Aurten ere erabilera mugatua izan bada ere, jendeak egoki errespetatu ditu segurtasun neurri guztiak

Udako igerileku estali-gabeen denboraldia bihar asteazkena irailak 15ean bukatuko da. Covid-19aren eraginez iaz bezala segurtasun eta babes neurriak izan dira protagonista: aforo-muga, sarrera eta irteeren bereizketa eta kontrola eta higiene neurrien zorroztasuna.

Aipatzekoa jendeak oro har errespetatu dituela segurtasun neurri guztiak, eta hargatik Beasaingo Udalak herritarrei eskertu nahi die igerilekuan hartutako neurri ororen aurrean izandako jarrera.