Txakur Eredugarri Programari dagokion ekimen hau otsailaren 8 eta 9an hasiko da eta izen ematea irekita dago 

Lehen formakuntza saioaren arrakastaren ondotik bigarren edizioa abian da. Udalerriko txakur jabeak arduratsuak izateko eta herritarren arteko bizikidetza hobetzeko, Txakur Eredugarri Programaren baitan antolatutako formakuntza ikastaroak otsailaren 8 eta 9an hasiko dira. Gogoratu, izena emateko aukera irekita dagoela Beasaingo Udalaren web orrian egitasmo honi zuzendutako atalean. 

Formakuntza honen lehen edizioa arrakastatsua izan da. 20 txakur-jabek parte hartu dute eta orain txakur-jabe bikoteei azterketa bat egingo die kanpotik etorritako hezitzaile-aztertzaile batek. Azterketa gainditzen dutenek txakur heziketa titulu ofiziala jasoko dute.

Jabe eredugarria izateko ikastaroa

Jabe eredugarri izeneko formakuntza intentsiboak hamabi saio presentzial izango ditu. Datorren astean hasi eta astelehen eta asteartero burutuko dira udaletxeko plazan, euria egingo balu plazapean, 17:00etan eta 18:00tan. Honela hurrenez hurren astero burutuko dira saioak. Egun osasun egoeraren ondorioz ezarritako babes neurriak baldintzatutako talde txikiak osatuko dira partehartzaileekin eta 4 txanda ezberdin antolatu dira ikastaroa emateko.  

Saio hauetara txakur jabeak txakurrekin etorri beharko dira, saioak praktikoak izango dira eta. Ekintza honetan parte hartzeko izena eman beharko da Beasaingo Udalaren webean aurkitzen den txakur eredugarri programako atalean helbide honetan

Sozializazio paseoak ere jarraipena izango dute. Ostegunero errepikatuko dira. Jabeak eta txakurrak Loinazko San Martin plazatik abiatuko dira arratsaldeko 19:00etan. Nahitaezkoa izango da kurtsoan izena ematea paseotara batzeko.  

Udalerri atseginagoa eta bizigarriagoa helburu

Udalak sustatuta, herritarren arteko bizikidetza eta udalerri atsegin, txukun, eroso eta bizigarria izateko helburuari jarraiki, hainbat esparrutan eragitea du helburu Beasaingo Udalak. Kangune zentroarekin elkarlanean gauzatzen ari da “Txakur eredugarri programa”.
Txakur Eredugarri Programa ekimena udal gobernuak bere legealdi planean zeukan aurreikusita eta pertsonen ongizatean eragingo du. Kasu honetan txakurren eta pertsonen arteko elkarbizitza hobetzera dator eta animalien jabetza arduratsua sustatzea du xede.         

Txakur eredugarri programa

txakur eredugarri formakuntza 10