Beasaingo XXIX. Errezil sagar lehiaketa eta XXXI. Fruitu eta barazki lehiaketa burutu astearteko azokarekin batera

Azokako aurtengo saltzaile omendua Rosario Vitoria izan da

Beasaingo azokako ekoizleen artean burutzen den urteroko lehiaketa honek, bertako baserritarren lana balioan jarri eta saritzea du helburu. Udalak bertako eta garaian garaiko produktuen kalitatea eta kontsumoa sustatu nahi du kontsumitzaileak azokara erakarriz lehen sektorea indartzearren. Bide batez, azokako ekoizle helduenari omenaldia egiten zaio urtero; aurten Rosario Vitoria (Balda baserrikoa, Olaberria) izan da omendua, lore sorta eta aurreskuarekin. Sariak, Leire Artola alkateorde eta merkataritza eta landa eremuko arloburuak banatu ditu eta garaikurrak Buztiña zeramika tailerreko kideek eginak izan dira. 

Sarituak

XXIX. Errezil sagar lehiaketa 

  1. Patxi Arizmendi Amundarain (Iturriotz baserria, Arama)
  2. Mª Luisa Urrestarazu (Ondarre baserria, Arriaran)
  3. Iñaxi Aranburu Aranburu (Murugoena baserria, Erauskin auzoa)

XXXI. Fruitu eta barazki lehiaketa 

  1. Josetxo Mendia (Altzibar baserria, Zegama)
  2. Mª Rosario Txintxurreta GAnzarain (Atari-eder baserria, Altamira auzoa)
  3. Mª Jesus Mujika Urteaga ( Altune baserria, Lazkao)

Epaimahaia honako aditu hauek osatu dute: Manex Aranburu eta Ioritz Berra, Goimen eskualdeko landa garapenerako elkarteko teknikariak eta Carmen Gimeno, eskualdeko nekazaritza bulegoko burua. 

1.barazki2.barazki

3.barazki

1.errezil

2.errezil

3.Errezil