Goya Miguel-ek 101 urte bete ditu gaur eta ohiturari jarraituz familiartean ospatu du urtebetetzea. Herriaren izenean ere alkateak zoriondu eta agurtu du Goya eta horrelaxe jarraitzeko desioarekin lore sorta oparitu dio. Bejondeizula Goya eta jarrai dezazula orain bezain jator eta alai!