Jaien ondoren erreka garbitzeko ekimena antolatu du Udalak ekainaren 11rako hondakinek sortzen duten arazoaz herritarrak jabetzeko

Bideluze plazan izango da topaketa arratsaldeko 17:00etan eta izena eman beharko da aurretik mailez edo telefonoz

Loinatz jaietan ekitaldi eta ospakizun asko izan dira. Hauetan hondakin ugari sortu eta pilatuko da eta hondakin hauetako asko Oria ibaian bukatuko dute. Hondakin hauek ibaian sortarazten dituzten arazoak ekiditeko herriko gazte batzuk prest azaldu dira ibaira jaitsi eta garbitzeko. Elkarlan hau indartzeko deialdi irekia egin nahi du Udalak herritarren artean hondakinek ingurumenean sortzen duten kalteaz jabetzeko.

Duela urte batzuk Beasaingo Agenda 21aren barruan erreka eguna antolatzen hasi zen. Egun honetan, auzolanean Oria ibaia garbitzen zen. Ekimen hau Beasaingo ikasleek eskolako Agenda 21aren barruan, hondakinen gaia landu zutenean, erreka garbiketa proposatu eta ondorioz Udalak  antolatu zuen.

Erreka eguna berreskuratuz eta gazte hauen borondatea txalotuz, Udalak erreka garbiketa bat antolatu nahi du herriko eragile ezberdinekin auzolanean garbitzeko. Denen artean ibaia garbitu eta hondakinen borroka honetan parte hartzea du helburu.

Ekimena ekainaren 11ean, arratsaldeko 17:00etan izango da eta Bide Luzeko plazan elkartuko gara. Garbiketa lana 18:30erako amaituta egongo da.

Parte hartuko duen talde bakoitzari Udalak zabor bilketarako beharrezko eskularruak eta zabor poltsak emango dizkio. Partehartzaile bakoitzaren esku geratzen da arropa eta oinetako egokiekin joatea garbiketa egunean. Udalak garbiketa zerbitzuko langileak jarriko ditu inongo arriskurik egon ez dadin.  

Erreka garbiketan parte hartzen duen guztiri, segurua egingo zaio. Beraz, auzolanean parte hartu nahi duen guztiak izen abizenak, jaioteguna eta NAN/DNI zenbakia eman beharko ditu.

Partehartzaileen izenak Laiako Rosa Aurkiari eman beharko zaizkio Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo telefonoz 653013702 eman ekainaren 11a baino lehen.

Udala Libera proiektuarekin bat

Estatu mailan, LIBERA proiektua (PROYECTO LIBERA: UNIDOS CONTRA LA BASURALEZA) antolatzen ari dira ekainaren 15erako eta egun honetan estatuko udalerri ezberdinetan hondakinen bilketa ezberdinak egingo dira inguruko baso, itsaso eta ibaietan. Beasaingo Udalak ere proiektu honetan parte hartzeko asmoarekin erreka garbiketa hau antolatu du.