Ekitaldi berean Eguberrietako erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira eta lehiaketan bozka eman duten erosleen artean zozketatuko erosketak egiteko txeke-sariak banatu dira

Tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari helduz, egindako lanaren ordainez aitortza egin die beste urte batez erretiroa hartu duten merkatarie Udalak. Honekin batera, urteroko legez, Gabonetako Erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira eta bozka eman duten erosleen artean erosketak egiteko txekeak banatu dira. Sariak ematen alkatea Aitor Aldasoro eta Enkarni Arrieta zinegotzia izan dira eta  omenaldi eta sari ematean opariak jaso dituzten pertsonen izenak honako hauek izan dira:

 

Erretiroa hartu duten omendutakoen izenak:

Deba harategiko Jose Manuel Deba

M18 oinetako dendako Jose Angel Garicano

Kux-Kux arropa dendako Mertxe Cobos

Erakusleiho lehiaketako denda irabazleak:

  1. ANDREAK jantziak
  2. NAGUSI optika
  3. KILIMAK jostailu denda

Erosketa txekeen irabazleak

200€ Henar Gonzalo

100€ Mertxe Mariano

100€ Jacinto Clavero