Xalo arropa denda, Nagusi optika eta Kapritxo Igartza gozoki denda dira Singular zigilua jaso dutenak Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren eskutik

Beasaingo alkate aitor Aldasorok bere atxekimendu eta babesa adieraziz tokiko merkataritzaren aldeko esker hitzak agertu zituen zigiluen emate ekitaldian. 

Maite Valmaseda Gipuzkoako Merkataritza Federazioko zuzendariaren eskutik Ane Aristik (Xalo arropa denda), Cristina Ecenarrok (Nagusi Optika) eta Rocio Hernandezek (Kapritxo Igartza goxoki denda) jaso zituzten bezeroarekiko harreta eta emandako zerbitzuan eskaintzen duten originaltasuna eta berezkotasuna adierazten duten Singular Dendak zigilua. Programa hau Gipuzkoako Merkataritza Federazioak sustatzen du Diputazioa eta Udalaren babesarekin. Azaroan zigilu gehiago banatuko dira.