Beasaingo Udaltzaingoak Loinatz jaien atarian lehergaien eta lapurreten inguruko hainbat ohar eta aholkuen berri eman nahi du

Aurtengo jaiak gainean ditugula eta, bai herritar baita bisitan etorriko direnei ere jakinarazi nahi diegu, festarik festa besteren gauzak (diru-zorro edo sakelako telefonoak) lortu nahian ibiltzen direnak ere badaudela. Bereziki tabernetan eta jende multzo handia dagoen tokietan saiatzen dira. 

Honen aurrean, Beasaingo Udaltzaingoa eta Ertzaintza bat eginik, aholku batzuk eman nahi ditugu:

  • Poltsak ondo itxita eta aurrealdean eramatea eta begi-bistan.
  • Diru-zorroak eta sakelako telefonoak aurreko poltsikoetan eramatea.
  • Zerbait susmagarria nabarituz gero, Ertzaintza edo Udaltzaingora jotzea eskatzen dugu.

Lehergaiak

Festa eta jai egun horietan ugaldu egin ohi da lehergaien salmenta. Eragiten dituzten endredoez gainera, benetako arriskua sortzen dute, bai segurtasunaren aldetik bai sanitate publikoren aldetik. Hargatik, udaltzaingotik gogoan izan beharreko hainbat ohar jakinarazi nahi ditu.

Saltzeko baldintzak:

  • CE markatuta (etxean egindakoak ez).
  • Establezimenduak E.A.E.ko Gobernuaren Ordezkariaren baimena leku agerian ikusgai eduki beharko du.
  • Etiketak gutxienekoak bete beharko ditu.
  • Jendeak eros dezakeen material piroteknikoa. I, II eta III kategoriak.
  • Adin mugak: 12, 16 eta 18 urte.

Ondorioz, maiatzaren 7ko 563/2010, Errege Dekretuak ematen dituen eskuduntzak erabiliz, ondorengoa xedatzen da:                     

lehenik: saltzaileek goian aipatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte. Eta baldintzak betetzen ez dituzten salmenta-postuei, debekatutako su-gaia kendu egingo zaie, aplika dakizkiekeen zigorren kalterik gabe.

bigarren: produktu piroteknikoak arriskurik gabeko zabalguneetan bakarrik erabiliko dira (zura, produktu sukoiak,…). Eta ez dira botako pertsona, animalia edo objektuen aurka.

hirugarren: udaltzainek eta gainerako Aginte-Agenteek izango dute Bando honetan xedatutakoa betetzeko ardura.

Emandako aholkuak kontuan izango direlakoan gaude.