Udala eta Eskolako arduradunek Hezkuntza sailarekin egindako lanketaren ondotik etorri da  instalazio berria. Inbertsioa Jaurlaritzak egin du eta mantenua Udalaren gain geratuko da

Udal teknikari eta arduradunak, alkatea buru, Murumendi Eskolako ordezkariak eta sukalde berriaren eraikuntzaren ardura izan duten teknikariak, Murumendi Eskolak aurrerantzean izango duen sukalde berria ezagutzen izan dira. Azpiegitura berriaren eraikuntza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak hartu du bere gain baina mantenua Udalaren ardurapean egongo da. 

Beasaingo Udalak Murumendi Eskolako zuzendaritzarekin azken urteetan Hezkuntza sailean aurrera eramandako kudeaketa eta bitartekaritza lanaren ondorioz lortu da azpiegitura berria. Sukalde berriak eragin positiboa izango du bertako erabiltzaileengan, izan ere orain arte ez bezala, bertan bazkaria sukaldatzeak haurrentzat zein bazkaltiar direnentzako hobekuntza suposatuko du bazkariaren kalitatean. 

Sukaldeko tresneria berrian azken teknologiadun labeak, suak, izozkailuak, ontzi-garbigailuak eta lapiko bereziak aurkitzen dira. Egunero 230 bazkaltiarrentzako zerbitzua emango da. Sukaldearekin batera, jangelan eta bertara iristeko irisgarritasun azpiegituretan egin dira hobekuntzak. 

murumendi sukaldea 202327 1