Iazkoarekin alderatuta, piztuta egongo den ordu kopurua %72an murriztuko da eta energia kontsumoa %59an

 Abenduaren 16tik urtarrilaren 6ra piztuko da. Apaingarri berriak, kalitate hobeagokoak eta gehiago jarriko dira 

Tokiko merkataritzan eta saltokietako ekonomian eragin positiboa indartzea da helburua 

Argiteria bereziak kaleak apaintzearekin batera merkataritzan eta saltokietako salmentetan eragin positiboa izatea du helburu. Eguberrian ohikoak diren erosketak Beasaindik irten gabe udalerriko merkataritza sarean eta dendetan herritarrak zein kanpotarrak erosketak egitera bultzatu nahi ditu tokiko ekonomia sustatzeko. Izan ere, Beasaingo Udalak tokiko merkataritza sustatzea du bere eginkizunetako bat, bertakoa babestu eta indartzea  eta bertan erosteak eskaintzen dituen onurak ezagutaraztea. Xede horri lotuta burutzen duen ekimenetako bat da Eguberriko argiteriari behar duen garrantzia ematea.   

Hala, Udal agintariak merkatariekin egindako bileran, aurtengo Eguberriko argiteriari buruzko informazioa eta xehetasunak azaldu ditu beraiekin elkarlanean ekimen honi buruzko argibideak partekatu eta beraien iritzia eta proposamenak jasotzeko.     

Hedapena, kalitatea eta aurrezkia 

Eguberriko argiteriaren piztea abenduaren 16an egingo da eta urtarrilaren 6a arte egongo da funtzionamenduan. Bizi dugun ezohiko egoera energia krisia dela eta, kontsumoa nabarmen murriztea ekarriko du baina argi-apaingarrien kopurua eta kalitatea handituko da; elementu berriak kokatuko dira eta kalitatez hobeak. Eremu berrietan jarriko dira; hala nola Igartza Oleta kaleko 2-6 zenbakien artean (5 arku), Oriamendi kalean berriki birmoldaketa eman den eremuko faroletan, Nafarroa etorbideko zati zabalenean, Loinazko San Martin plazako kioskoan edota Ezkiaga auzoko frontoiaren aurreko plazan. Horretaz gain, elementu berriak ere izango dira, hala nola: Erauskin plazan kokatuko den hiru metroko diametrodun esfera bat edota Udaletxeko barandak apainduko dituzten argiak.

Kontsumoari dagokionez, aurreko urteetan baino ordu gutxiago egongo da piztuta, iazko 392 orduetatik, aurtengo 108 orduratara pasaz (%73 gutxiago). Ondorioz kontsumo elektrikoan %59ko aurrezpena lortuko da, 2.345 kWh-tik 950 kWh-tara jaitsiko da. 

Lehen argiteria publikoari lotuta zegoenez, honekin batera piztu eta itzaltzen zen. Aurten aldiz, erloju sistema bat jarriko da eta honako ordutegian piztu eta itzaltzeko programatuko da: astelehenetik ostegunera 17:30etik 22:00ak arte eta ostiraletan, astebukaeratan eta errege egunaren bezperan 17:30etik 01:00ak arte. 

Horretaz gain, udal ordezkariek ere jakinarazi dute Eguberriko argiek Beasaingo Udalaren urteko elektrizitate kontsumo osoaren %0,04 soilik suposatuko dutela.  Aurtengo argiteariaren alokairua eta instalazioa ArgilineX S.L. enpresari esleitu zaio 41.745 euroan (BEZ-a barne). 

Hori horrela, datozen egunetan herrian zehar ibiliko dira teknikariak lanean eta argien euskarriak jartzeko hauek kokatzen diren etxebizitzetako balkoietan ibili litezke eginkizun horretan. Hargatik herritarrei ohar honen berri ematen zaie ezustekorik har ez dezaten. Udalak aldez aurretik lan hauek eragingo dituzten eragozpenak ulertzen jakitea eskertu nahi die bizilagunei. 

Imagen2 Imagen3

Imagen4 Imagen5