Antzizar Kiroldegiko zerbitzuen kalitatearen eskaintzan eta azpiegituren eraberritzean beste urrats bat eman du Udal gobernuak  kirol talde eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko

Kiroldegiak estreinatu du kirol kantxako zoladura berria. Berrikuntza lan honetan, gaur egun dauden kalitate goreneko material berrienak erabili dira. Instalakuntzari gain balioa eransteko euskara, nortasuna eta kirolari buruzko hitzak jarri dira kantxako orman eta kantxaren erdian herriaren eta Udalaren armarria ipini dira. Lanak aurreikusitako 3 hilabeteko epean burutu dira. 

Udal arduradunen asmo eta eginkizunen ardatzetako bat mantenu lanen arloa da, alegia, udal azpiegitura eta mugikortasunari dagozkion baliabideak baldintza eta egoera aproposean edukitzea kalitatezko zerbitzua eskaintzeko herritarren beharrei begira. 

Helburu horien baitan, kirol-zoladura berriaren aurkezpenean Leire Artola alkatea, Elena Ruiz kirol zinegotzia eta BKL saskibaloi taldeko presidentea Jose Mari Arrospide zuzendaritzako beste kide eta jokalariekin agertu dira. Guztiak gustora eta pozik lanaren emaitzarekin. Alkateak eta zinegotziak aldaketaren premia zegoenez azpiegituraren egoera kaxkarrari konponbidea eman zaiolako eta BKLko ordezkariak goi mailako materialez egindako zoladura honek euren beharrak bete direlako.

Saski berriak ere

Antzizar kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzen jarraitzeko beste urrats bat eman du Udalak. Kasu honetan kiroldegia eraiki zenetik (1985) berritu gabe dagoen azpiegitura eraberritu da. Kantxako kirol-zoladurak esan bezala 35 urte zituen eta honen egoera ikusirik, kirol eraikinean lehentasuna zuen eginkizunen artean jarrita zeukan udal gobernuak lan hau eta aurrekontuetan aurreikusita bezala burutuko da. 

Kirol talde eta erabiltzaileekin elkarlanean landutako gaia izanik eta hauen eskaerei erantzunez, kalitatezko eta egungo ezaugarri berritzaileenak dituen kirol-zoladura izango da instalatu dena. Honekin batera aipatu, zoladura berriaz gain, kantxa saskibaloi-saski berriez hornitu dela. Eskola kirolerako zeharka hiru saskibaloi kantxa marraztu dira erdiko kantxa nagusiaz gain. Eskubaloian eta futbolean jokatzeko marrak ere marraztu dira eta beste hainbat kirolen praktikarako egokia da zoladura berria. Lanen ardura Soluciones Decorativas Ibaizabal S.L. enpresak izan du 237.160 eurorengatik eta lanek 8 urteko bermea izango dute.  

kirol zoladura berria 3