Covid-19ak eragindako alarma egoera altxatu zenetik mantenu eta garbiketa lanen artean aurkitzen dira hauek ere

Sasiak eta belarrek hartutako bidezidorrak edo auzo-bideak garbitzeari ekin dio Udaleko garbiketa zerbitzuak. Joan den ekainaren 19an Covid 19ak eragindako pandemiagatik ezarri zen alarma egoera amaitu ostean, orain arte udalerri barruan burutu diren garbiketa eta desinfekzio lanei gehitu zaion eginkizuna izan da Beasaingo Udaleko zerbitzu sailarentzat.

Orain artean garbitu eta txukundu diren bideak hauek izan dira; Jasokunde parrokiatik Erauskin auzora daraman eliz-bidea, Loinazko ermitatik Gudugarreta auzorako bidea eta Gudugarreta auzotik Ittola baserria zegoen ingurua zeharkatzen duena eta Igartzako multzotik errepide nagusia zeharkatuta Zunzunegi baserrira daraman bidezidorra. Datozen asteetan gainerako auzo-bideekin jarraitzeko asmoa du Udal zerbitzu honek.

gudugarreta loinatzGudugarretatik Loinatz auzora doan bidea