Uztailaren 23an hasiko dira lanak eta abuztuaren 10erako bukatuta egon beharko dute

Asfaltos Urretxu enpresak burutuko ditu, garaje sarrerekin hasiko dira eta ondoren kaleetakoak egingo dituzte

Udalerriko kale eta errepideetako berritze eta mantenu lanekin jarraituz, sasoi honetan burutu ohi den asfaltatze kanpainaren lanei ekingo zaie.

Ekaineko udalaren osoko bilkuran onartu bezala Asfaltos Urretxu enpresari esleitzea erabaki zen aurtengo asfaltatze kanpainako lanak. Garai honetan egin ohi den legez, asfaltoa berritzeko premian dauden ibilbideak berrituko dira eta honekin batera beste zenbait garajeetako sarrerak.

Aurten, iaz ez bezala, garajeetako sarrerak egingo dira lehenbizi eta hauek izango dira:

  • Urbialde plazarako sarrera
  • Nafarroa etorbidea 47
  • Igartza plaza sarrera 3 zenbakian
  • Peategi parkerako sarrera

Kaleei dagokionez, honako hauetako asfaltoa berrituko da:

  • Nafarroa etorbidea 27-45 zenbakien arteko errepidea (Barrendain plazatik Mendeurren kalearen bidegurutzeraino).
  • Igartza Oleta kalea 8-12 zenbakien artean (Akelarre taberna paretik Antzizar taberna pareraino).
  • Erauskin kalea 8-30 zenbakien artean
  • Erauskin plazaren zati bat
  • Zelaeta kalea eta Oriamendi kalearen arteko bidegurutzean. Oriamendi kalearen 34. Zenbakian saneamendu zerbitzuan lan batzuk egingo direla eta.

Eguraldia lagun, lanak egiteko epea hauxe izango da; uztailaren 23an hasi eta abuztuaren 10ean bukatutako egon beharko dute eta 103.795,75 (+BEZ) euroko prezioan esleitu zitzaion lana aipatu enpresari.