Oraingoak leku estalian kokatu dira erabiltzaileen eskaerari erantzunez eta kanpoan zeudenen osagarri dira

Ariketa fisikoa kalean egiteko aukera handitu eta zahartze aktiboa bultzatzeko baliabideak herritarren eskura jartzeko helburua betetzen jarraitu nahi du Udalak

Hirugarren adineko pertsonen artean zahartze aktiboa bultzatzeko helburuz eta ariketa fisikoa kalean egin nahi duen orori aukera emanez, Barandiaran parkean dagoen ariketa fisikoa egiteko tresna kopurua handitu du Udalak.

Pertsonen ongizatea dago finean guzti honen atzetik.  Kanpoan kokatuta zeuden makinak asko erabiltzen zirenez, parkeko leku estalian makina gehiago jartzeko eskaera jaso zuen Udalak erabiltzaileen aldetik. Honela bada, Udalak ezaugarri berdineko beste lau makina berri kokatu ditu Barandiaran parkeko arkupeetan.

Honela, ariketa fisikoa egin ahal izateko eskaintza handitu da eta eguraldiaren baldintzek kanpoan egiteko aukera murriztean, babesean egin ahal izango dute erabiltzaileek. Lan honen suposatu duen kostua 2.834€koa izan da.