Ordenantzak

  GAO 2018ko Maiatzaren 16an 93 Zk.

  1. KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Ibilgailuen sarbidea.

1.1.  Edozein higiezinetara ibilgailua sar­tze­ko espaloiak edo jabe­tza- eta erabilera-publikoko bestelako ondasunak guru­tza­tze­a beharrezkoa denean, edo ondasun horiekiko herritar guztiei dagokien erabilera pribatiza­tze­a edo murriztapen berezia eragiten denean, edo sarbide horren lekuan beste ibilgailu batek geldi­tze­a edo geldialdia egitea saihesten denean, sarbide hori soilik Ordenan­tza honetan ezarritakoari jarraiki eta bertan adierazten diren mugen arabera egin ahal izango da.

2. artikulua.  Erabilerak.

2.1.  Erabilera soilik aldez aurretik Udal-administrazioaren baimena jaso eta auzia arau­tzen duen ordenan­tza fiskalari dagokion tasa ordaindu ondoren gauzatu ahal izango da.

3. artikulua.  Iraungi­tzea.

3.1.  Ordenan­tza honetan xedatutakoa bete­tzen ez bada zigorrak ezarriko dira eta, hala badagokio, baimena iraungi­tzea.               

4.  artikulua. Pasabidea.

4.1.  Ordenan­tza honen arabera bide publikoko pasabide izango da, Udalak baimendutako erabilera komuna aldarazten duen oro, III. kapituluan adierazitakoak bete­tzen dituena eta higiezinetara ibilgailuen sarbidea errazteko ezarri dena.    

4.2.  Dagokion pasabidetik egiten ez den sarbide oro debekatuta gera­tzen da, bereziki arrapalak edo unean-unean elementu mugikorrak instala­tze­a eska­tzen duena.

4.3.  Ibilgailua higiezinean sar­tze­a beharrezkoa izan eta pasabidea eraiki­tze­ko beharrezko elementuak instalatu ezin direnean, espaloirik ez egoteagatik edo an­tze­ko beste arrazoiren batengatik, ordenan­tza honetako xedapenak aplikatuko dira analogikoki.

5. artikulua.  Pasabide eta bide motak.

5.1.  Pasabideak honelakoak izango dira:

5.1.1.  Iraupenari dagokionez.

5.1.1.1.  Mugagabeak.

5.1.1.2.  Mugatuak.

5.1.2.  Erabilera-denborari dagokionez.

5.1.2.1.  Ordutegiari dagokion murriztapenik gabea (24 ordu).

5.1.2.2.  Ordutegi baten baitakoa.

5.2.  A­txi­ki­tzen den eranskinari (1) jarraiki, bideak bi zonaldetan (A eta B) barnera­tzen dira bertako edukiera, ibilgailuen iragaite edo ezaugarri geometrikoen arabera.

  1. KAPITULUA.  PASABIDEAK BAIMEN­TZEA

6. artikulua.  Baimena.

6.1.  Pasabideak eraiki aurretik, eta haiek handitu, kendu edo murriztu eta haien bidez higiezinetarako sarbidea gauzatu aurretik, ezinbestekoa da Udalak ematen duen baimena jaso­tzea. Baimen horretan zehaztuko dira hurrengo artikuluetan aurreikusten direnak.

6.2.  Ibilgailuak gorde­tze­ko erabilera duten eta azalera eraikia 100 m² baino handiagokoa duten lokal berrietan, 165/99 dekretuaren arabera ematen den dagokion irekiera-espedientea izapidetu ondoren baimenduko da pasabidea.          

7. artikulua.  Pasabideetako titularrak.

7.1.  Higiezinen jabeek edo legezko eduki­tza­ileek pasabidearen baimena eskatu ahal izango dute, haren bidez sarbidea baimen­tze­ko.

8. artikulua.  Pasabideen baldin­tzak.

8.1.  Baimena eman ahal izango da, baldin eta ibilgailuak sar­tze­ko higiezin horiek hurrengo ataletan adierazten diren xedea badute eta haien­tzat eska­tzen diren betekizun eta baldin­tza zeha­tzak bete­tzen badituzte.

8.2.  Pasabide mugagabeak eta ordutegi aldetiko murriztapenik gabeak (24 ordu) (iraunkorra).

8.2.1.  Bizitegi-lurzoruan.

8.2.1.1.  Arau Subsidiarioetan adierazten diren mailetan garaje-erabilerakoak direnak. Mota hauetakoak:

8.2.1.1.1.  E­txe­bizi­tzara a­txi­kitako familia bakarreko garajea.

8.2.1.1.2.  Beheko solairuan edota sotoan dagoen garajea, e­txe­bizi­tzara a­txi­kitakoa.

8.2.1.1.3.  Eraikin berezian dagoen garajea, solairu ugaritan edo lurrazpian.

8.3.  Pasabide mugagabeak eta ordutegi bat jarraitu behar dutenak.

8.3.1.  Bizitegi-lurzorua.

8.3.1.1.  Hezkun­tza­zko eraikina edo ekipamendu komunitarioko instalazioak, esate baterako, ikaste­txe­ak, institutuak, etab.

8.3.1.2.  Ibilgailuak konpon­tze­ko lantegiak eta erakusketa, salmenta edo konponketa egiteko ibilgailuak sar­tze­a baimendutako lokal komer­tzi­alak.

8.4.  Aurrez ezarritako denbora duten pasabideak (urte 1) eta ordutegi aldetiko murriztapenik gabeak (24 ordu) (iraunkorra).

8.4.1.  Bizitegi-lurzoruan.

8.4.1.1.  Ibilgailuak gorde­tze­ko xedez e­txe­bizi­tza batera a­txi­ki gabeko ibilgailuak sar­tze­a baimendutako lokal komer­tzi­alak, eta azalera erabilgarria 100 m² baino txi­kiagoa dutenak edo gehienez 3 ibilgailuren­tza­ko tokia dutenak, Kale Nagusian kokatutako lokalen salbuespenarekin.

8.4.1.2.  Ibilgailuak gorde­tze­ko xedez e­txe­bizi­tza batera a­txi­ki gabeko ibilgailuak sar­tze­a baimendutako lokal komer­tzi­alak, eta azalera erabilgarria 100 m²-koa edo handiagoa dutenak edota gu­txi­enez 3 ibilgailuren­tza­ko tokia dutenak, A eta B zonaldetan.

9. artikulua.  Pasabidearen ondorioak.

9.1.  Pasabidea izateko baimena jaso­tze­ak, hala badagokio, aldez aurretik ordenan­tza fiskalean ezar­tzen den tasa ordaindu ostean, hurrengo ondorioak izango ditu:

9.2.  Dagokion beheramendua eraiki­tze­a ahalbidetuko da, IV. kapituluan ezar­tzen den moduan jardunez. Horretarako, aldez aurretik obra txi­kietako lizen­tzi­a eskuratu beharko da.

9.3.  Ibilgailuak higiezinean sar­tze­a ahalbidetuko da.

9.4.  Baimenaren titularrak IV. kapituluan adierazten diren betebehar guztiak bete­tze­a eragingo du.

9.5.  Aurreko paragrafoetan adierazten diren ondorio guztiak soilik pasabideak araudi honetan adierazten diren betekizunak bete­tzen dituenean gauzatuko dira, bereziki 15 eta 16 artikuluetan ezar­tzen direnak.

9.6.  Orokorrean, pasabidea baimendu nahi zaion lokalak ibilgailuak bertatik atera­tze­ko adina azalera izatea eskatu ahal izango da.

10. artikulua.  Betebeharrak eta eskualda­tzea.

10.1.  Pasabidea baimen­tzen denean, haren titularrak eta une bakoi­tze­an higiezina erabil­tzen dutenek (edozein legezko titulu izanik) baimen­tze horretatik eratorritako ondorioak bete beharko dituzte. Baimenean ager­tzen den titularrak IV. kapituluan arau­tzen diren betebeharrak bete beharko ditu.

10.2.  Higiezinaren titulartasuna eskualda­tzen bada, betiere haren erabilera alda­tzen ez delarik, titular berriak eskualda­tza­ileari dagozkion eskubide eta betebeharrak hartuko ditu. Eskualda­tze hori Udalari jakinarazi beharko zaio behar bezala argudiatutako idazki baten bidez eta hari a­txi­kita hori egiazta­tzen duen agiria edo benetako kopia bat gaineratuko da. Jakinarazpen hori egin arte, eskualda­tza­ileak eta eskura­tza­ileak baimenean ager­tzen den titularrari dagozkion betebehar eta eran­tzu­kizunak beteko dituzte lagunkidetasunez.               

11. artikulua.  Obren egikari­tza.

11.1.  Pasabidea eraiki, berritu edo ken­tze­ko obrak baimenean ager­tzen den titularrak egingo ditu, udal-teknikarien ikuskari­tza­pean. Pasabidea eraiki­tze­ko ain­tzat hartuko da araudi honetako 15. artikuluan ezarritakoa.

11.2.  Higiezinak ibilgailuak gorde­tze­ko helburua bete ahal izateko obra-lizen­tzi­a beharrezkoa denean, soilik helburu hori bete­tze­ko obrak amai­tzen direnean eta ireki­tze­ko lizen­tzi­a eskura­tzen denean ekingo zaio pasabidea eraiki­tze­ari.           

12. artikulua.  Pasabideei dagozkien murriztapenak.

12.1.  Kasu hauetan ez da pasabidea baimenduko:

12.1.1.  Lorategi edo zuhaiztiz betetako zonaldetan edo pasabidea eraiki­tze­ak, gertu geratuko li­tza­tekeelako, haiek behar bezala gara­tze­a eta manten­tze­a oztopatuko lukeenean.

12.1.2.  Eraikinen bazter edo alaketan. Pasabidearen arda­tza gertuen dagoen bazter edo alakatik gu­txi­enez bost metroko distan­tzi­ara instalatuko da beti.

12.2.  Baimena emateari buruzko artikulu honetan aurreikusitako mugak gaindi­tzen direnean eta gaindi­tze hori eragiten duten elementuak kendu edo lekuz aldatuta muga hori alda daitekeenan, artikulu honetako 12.1.1 adibidean gerta­tzen den bezalaxe, Udal-administrazioak leku alda­tze edo ken­tze hori adostu dezake interesatuen kontura, aldez aurretik, hala badagokio, dagokion kalte-ordainketa egin ostean.

13. artikulua.  Ordutegiak.

13.1.  Pasabidearen ordutegia ipin­tze­ko, kasu bakoi­tze­an lokalari edota jarduerari dagozkion berezitasunak hartuko dira kontuan.

 

III. KAPITULUA.  ‑BAIMENETAN AGER­TZEN DIREN TITULARREN BETEBEHARRAK

14. artikulua.  Titularren betebeharrak.

14.1.  Ordenan­tza honen bidez araututako baimenetako titularrek Kapitulu honetan eta dagokion ordenan­tza fiskalean ezar­tzen diren betebehar guztiak bete beharko dituzte.       

15.  artikulua. Pasabideen baldin­tza teknikoak.

15.1.  Pasabideek honako baldin­tza hauek izan eta bete beharko dituzte:

15.1.1.  Er­tza­ren beheramendutik hurbilen dagoen lokalaren sarbideko eremuan geldi­tze­a edo geldialdia egitea debeka­tzen duen lerro hori jarraia pintatu beharko da, trafiko-seinale horizontala ere jarrita (laukizuzena eta barnean guru­tze­a duena).

15.1.2.  Pasabidearen titularrak, atean, fa­txa­dan edo dagokion eraikinean, plaka bat ipini beharko du seinaleztapen modura. Plaka horretan, geldi­tze­aren debekuari dagozkion oinarrizko betekizunak adierazteaz gain, Alkate­tza­tik adierazten direnak islatu beharko dira. Plakan geldi­tze­ko debekua iraunkorra edo ordutegi jakin baten baitakoa den eta debekua zein egunetan edo zein ordutan ezar­tzen den adierazi beharko da. Halaber, baimenaren erregistro-zenbakia islatu beharko da. Plaka hori Udalak emango du, aldez aurretik dagokion tasa ordaindu ostean.

15.1.3.  Ibilgailuen erabilerara bideratutako pasabideak espaloiak izango duen zolaketa bera izango du, baina gu­txi­enez 15 zentimetroko lodiera izango duen zimendua izan beharko du lurzoru finkatuaren gainean, udal-teknikarien zerbi­tzu­ak ezarritako arauen arabera. Beti obra txi­kietarako dagokion baimena izan beharko da.

15.1.4.  I­txi­tura-elementurik balego ezingo dira higiezinaren kanporalderantz ireki, fa­txa­da-lerroa zeharka­tzen duelarik.              

16. artikulua.  Betebeharrak.

16.1.  Baimenean ager­tzen den titularrak pasabidean edozein motako obra guztiak egiteko betebeharra izango du, hark onartutako erabilera komun eta orokorra manten­tze­a eta egoki­tze­a helburua dagoenean. Horretarako, Udalak egoki ikusten dituen konponketak eta aldaketak egitea agindu dezake eta titularraren kontura. Udalaren kontura soilik dagokion pasabidearen seinaleztapena (pintaketa) izango da

16.2.  Aurreko artikuluan aipa­tzen diren baldin­tzak egoera egokian mantenduko dira beti eta titularraren kontura izango dira hori gauza­tze­ra bideratuako jardun guztiak.         

16.3.  9. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, pasabidean aurreko artikuluan adierazten diren baldin­tzak bete­tze­tik erator­tzen diren gastu guztiak eta baldin­tza horiek manten­tze­koak, pasabidearen titularraren kontura izango dira. Titular horrek Udalaren esku-har­tze­tik erator li­tza­zkeen gastuak ordenan­tza fiskalean adierazten den moduan ordaindu beharko dizkio Beasaingo Udalari.

16.4.  8. artikuluan araututako baimena emateak, hartako titularrak gal­tza­dan edo espaloian eragin izan di­tza­keen kalteak konpon­tze­ko betebeharra bete­tze­a eragingo du.

17. artikulua.

17.1.  Pasabideetako eta higiezinetara ibilgailuak sar­tze­ra bideratutako eremuetako erabil­tza­ileek oinezkoen igaro­tze­a errespetatu beharko dute derrigorrez eta, azken erabilera horri emango zaio lehentasuna.

 

  1. KAPITULUA.  BAIMENAK EMATEKO PROZEDURA

18. artikulua.  Prozedura.

18.1.  Pasabidea baimen­tze­ko eskaera horrela gauzatu beharko da:

18.1.1.  Pasabidea eska­tze­ko instan­tzi­a beteko da horretarako aurreikusten den instan­tzi­an, bertan ager­tzen diren datu guztiak eman beharko direlarik.

18.1.2.  Eskaera hori ireki­tze­ko lizen­tzi­an edo aparteko instan­tzi­a batean egin ahal izango da. Azken horretan, Araudi honetan aipa­tzen direnez gain, aldez aurretik ireki­tze­ko lizen­tzi­a eskatu den eta hori baldin­tza­pean dagoen ala ez adierazi beharko da.

18.2.  Edozein kasutan ere, pasabidea baimen­tze­ko eskaeran honakoak barneratu beharko dira:

18.2.1.  Eska­tzen den pasabide mota (8. artikuluan xedatutakoaren arabera). Hura erabil­tze­a beharrezkoa den orduak eta egunak aipatuz.

18.2.2.  Higiezinaren egoera. Pasabidea zein bide publikoaren gainean eraikiko den adieraziz eta, hala badagokio, onibar-zenbakia ere adieraziz.

18.2.3.  Pasabidea eraiki­tze­ko jarduera zehaztea. 8. artikuluan aipatu direnetako bat izango da.

18.2.4.  Lokalaren dimen­tsi­oak eta espaloiaren zabalera zehazten dituen krokisa aurkeztuko da. Era berean, eska­tzen den pasabidearen zabalera ere adieraziko da. Halaber, lokalaren argazkia entregatuko da 10x15 zentimetroko neurrian edo formatu digitalean.

18.3.  Artikulu honetan adierazten den instan­tzi­a eta dokumentazioa Erregistro Orokorrean aurkeztu ostean, hark udal-teknikarien zerbi­tzu­ra, hirigin­tza sailera eta udal­tza­ingora helaraziko ditu horri buruzko txo­stena taxu­tze­ko xedez. Hori guztiori, beharrezko ikusten denean bestelako zerbi­tzu ba­tzu­en eskutik informazioa jaso­tze­aren kalterik gabe.

18.3.1.  Udal-teknikarien zerbi­tzu­ak eta udal­tza­ingoak baimena ematea teknikoki nola gauzatu den jakinaraziko dute.  

18.3.2.  Ordenan­tza honen bidez araututako baimenetako baten eska­tza­ileari dei egin ahal izango zaio espedientean obrari dagozkion datu gehiago eman di­tzan edo beste edozein helburutarako.

18.3.3.  18.3.1. paragrafoan aipa­tzen diren txo­stenak bidali ostean, Hirigin­tza Sekzioak ebazpenaren proposamena egingo du.

18.3.4.   Pasabidearen baimena Alkate-Presidenteak edo eskumeneko zinego­tzi-ordezkariak emango du.     
                

18.3.5.  Proposamenak aldeko ebazpena jaso ostean, espedientea Esku-har­tze Sekziora helaraziko da. Haren bidez, ordenan­tza fiskalean ezar­tzen den tasa likida­tze­ko.              

19. artikulua.  Inskripzioak.

19.1.  Ebazpena eman ostean, pasabidea onartu ondoren eta espedientea ar­txi­batu aurretik, dagokion Erregistroan inskribatuko da udale­txe­an horretarako gaitutako gunean.    

19.2.  Erregistroan inskribatu ahal izateko, baimen bakoi­tza­ri korrelaziozko zenbaki bat eran­tsi­ko zaio eta plaka batean islatuko da. Plaka hori, 15.1.2. artikuluan ezar­tzen duenez, manu hauek ezar­tze­ko adierazitako moduan kokatu beharko da.

19.3.  Orobat, pasabidea erregistra­tze­rakoan higiezinaren egoera, zein helburu izango duen eta baimena ematean ezarri izan daitezkeen betekizun eta baldin­tza guztiak ere islatu egin beharko dira.

19.4.  Udal­tza­ingoaren bulegotan eta Hirigin­tza eta Esku-har­tze sailetan pasabide-erregistro horren kopia bat izango da, haren bidez ezar­tzen diren eskudun­tzak gauza daitezen, araudi honetan araututako erabilerak bertan adierazten diren moduan gauza­tzen direla ikuska­tze aldera.   

19.5.  Udal­tza­ingoak Alkate­tza­ri eta Hirigin­tza Sekzioari IV. kapituluan araututako betebeharrak ez bete­tze­ei buruzko informazioa eta, orokorrean, ordenan­tza honen arabera gauza­tzen ez diren erabilera guztiei buruzko informazioa emango die.

  1. KAPITULUA.  ‑BAIMENAK INDARGABE­TZE­A ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEA

20. artikulua.  Iraungi­tzea.

20.1.  Ordenan­tza honen bidez araututako baimenak kasu hauetan iraungi egingo dira:

20.1.1.  Ezarritako epea amaitu delako, erabilpen okerra izan delako edo berezko helburuarekin bat ez datorren beste helbururen bat hautematen delako.

20.1.2.  Higiezinak baimena ematearekin bat ez datorren bestelako helburu bat izaten duen unean, baldin eta Udalak horretarako baimena ematen ez badu.

20.1.3.  15 eta 16 artikuluetan arau­tzen diren betebeharrak bete­tzen ez direnean.

20.1.4.  Baimenak emateko ekitaldian ezarritako betebeharrak eta baldin­tza zeha­tzak bete­tzen ez direnean.    

20.2.  Ibilgailuak espaloia zeharkatuz sarbidea izatea ala ez izatea, edo pasabidearen izaera iraunkorra edo ordutegi mugatua izatea ala ez izatea Udalaren hautaketa izango da beti, eta edozein unetan ezeztatu edo indargabetu egin ahal izango dira, trafikoa antolatu beharra dela-eta edo udal­tza­ingoari dagozkion beste egoera ba­tzuk direla-eta horrelakorik gomenda­tzen bada.

21. artikulua.  Iraungi­tze­aren aurreko jarduerak.

21.1.  Aurreko artikuluan ezar­tzen diren arrazoiengatik baimena iraungi aurretik, dei egingo zaio baimenaren titularrari hilabete bateko epean hautemandako ez bete­tze­etan adierazten diren baldin­tzak bete di­tzan. Eta ez bete­tze­ak badirau, baimena iraungi egingo dela ohartaraziko zaio.     

21.2.  Udal­tza­ingoak Alkate­tza­ri jakinazariko dio, horretarako ezarritako epea amaitu ostean, aurreko paragrafoan adierazitako betebeharrak bete diren ala ez.            

22. artikulua.  Pasabidea birjar­tzea.

22.1.  Baimena ezeztatu ondoren edo hura iraungitu­tzat jo ondoren, baimenaren titular izandakoak ibilgailuak sar­tze­ko espazio hori jatorrizko egoeran u­tzi beharko du. Bide horretatik, iraungi­tze­a edo berri­tze­a emateko ebazpenean, hilabete bateko epea emango zaio titularrari artikulu honetan adierazten dena gauza­tze­ko.

22.2.  Aurreko paragrafoan ezarritako epea amaitu ostean birjar­tze­a gauzatu ez bada, udal-administrazioak betearazte subsidiarioa gauzatuko du, obligaziodunaren kontura.

 

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.  

Ordenan­tza hau indarrean sartu aurretik emandako baimen eta lizen­tzi­ek indarrean jarraituko dute.

Bigarrena.  

Ordenan­tza hau indarrean sartu aurretik aurkeztutako eskaerak, ebazpenik jaso ez dutenak, izapidetu egingo dira eta araudi honen arabera eba­tzi­ko dira.                

 

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.  

1.  Ordenan­tza hau «Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

2.  Indarrean sartu bezain pronto bateraezinak diren maila bereko edo gu­txi­agoko xedapenak indargabetu egingo dira; halaber indargabetu egingo dira ordenan­tza honen aurka doazenak.

Bigarrena.  

Alkate­tza-Presidente­tzak eskumena izango du ordenan­tza hau behar bezala interpretatu eta aplika­tze­ko beharrezkoak diren agindu eta jarraibideak emateko; bereziki, ordenan­tza indarrean sartu aurretik emandako lizen­tzi­a eta baimenak hartara egoki­tze­ari dagokionez.    

  

XEDAPEN INDARGABE­TZA­ILEA

Ordenan­tza hau indarrean sar­tze­arekin batera 1993ko mar­txo­aren 23an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa indargabetuta geratuko da.

  1. ERANSKINA

A ZONALDEARI DAGOZKION BIDEAK

Kale Nagusia.

Jose Migel Iturriotz Kalea.

Jose Martin Arana Kalea.

Nafarroa Etorbidea.

San Inazio Kalea.

Joan Iturralde Kalea.

Zaldizurreta Kalea.

 

B ZONALDEARI DAGOZKION BIDEAK

Udalerriko gainerakoak.