Hamaseigarrenez, datorren urriaren 7an ospatuko da Beasaingo boluntarioen eguna

Aurtengo elkarte omendua Beasaingo emakumeen elkartea ASMUBE izango da

Iritsi da eguna eta urriko lehen larunbatean legez, Beasaingo boluntarioen eguna ospatuko da. Eguna urriaren 7a izango bada ere, honen bueltan antolatutako ekitaldiak urriaren 4ra eta 6ra ere zabaldu dira. Urriaren 4an Al-Anon eta Alateen elkarteen bilera informatiboa izango baita alkoholismo arazoa duten edaleen lagun eta familiei laguntza eskaintzeko. 

Urriaren 6an aldiz, Udaleko beka jaso duen gazte laguntzailearen esperientzia aurkeztuko da udaletxeko batzar aretoan.

Agerraldian Malu Valles, ongizate saileko buruak adierazi duenez, egitarauan ez da aldaketarik izango. Ohi bezala eguraldiak aginduko du egunaren nondik norakoa. Dena den, egun honetako helburua berdina izaten jarraitzen du urtetik urtera: boluntarioen elkarteen lana agerian uztea, bistaraztea, eurak baitira Beasaingo altxorrik handiena. 

Egun honen inguruan antolatu den egitaraua kontsultagai duzu pdf hemen (110 KB) .