Laguntzak eskatzeko epea:  2017ko urriaren 1etik 31ra.

Udal kiroldegian 2017ko udako abonuaren edo ekainetik irailera bitarteko kuoten zenbatekoak hartuko dira kontutan.

Laguntza gehienez ere udako abonuaren % 60ra iritsi daiteke.

Kontutan edukiko dira elkarbizitza unitatearen dirusarrerak:

  • Urteko LGS kopuru arte (9.907,80 €): ordainagiriko % 60a.
  • Urteko LGS kopurutik (9.907,80 €) urteko 2 aldiz LGSra (19.815,60 €): ordainagiriaren % 30a.

Bi pertsona edo gehiago bizi badira beraien dirusarreretan kenketak egindo dira.

Eskaerak Beasaingo Udaleko iGunean 7:30etatik 14:30etara. Informazio gehiago 943 028050 telefonoan.