Bere garaian aditzera eman genuen bezala, Beasaingo Udalak Ikolan Lanaldi enpresarekin batera, langabeen kopurua murrizteko kezkaz eta egoera honetan dauden beasaindarrak lan munduan txertatu ahal izateko, DOAKO ikastaro batzuk antolatu ditugu nahi duen edonorentzat.

Ikastaro hauek lotura zuzena izango dute Beasaingo enpresa honek kudeatzen dituen lan eskaintzekin. Ikastaro hauek burutu ondoren, formakuntzan parte hartu duten guztien lana lortzeko aukerak handiagoak izango direla espero da.

Ondoko gai hauek landuko dira:

.- Oinarrizko formakuntza lan arriskuen prebentzioan.

.- Oinarrizko formakuntza eskorga eta garabi zubietan

.- Oinarrizko formakuntza fitosanitarioen erabileran

.- Formakuntza enpleguen bilaketarako tekniketan

.- Formakuntza elikagaien manipulazioan

Ikastaroak burutzeko lehen faseko egunak ekainaren 6, 8, 15, 20, 22 eta 27a izango dira, udal instalazioetan 9:00etatik 13:00etara.

Esperientzia honi buruz zerbait gehiago jakin edo parte hartu nahi duten guztiek, Beasaingo Ikolan Lanaldi enpresara (Senpere 7, 6.en bulegoa) edo udaletxeko gizarte-zerbitzuetara jo dezakete.