Egunero, irailaren 15a arte egongo dira zabalik murrizketarik eta arau berezirik gabe 

Ekainaren 15etik irailaren 15era, egunero egongo dira zabalik estaligabeko udal igerilekuak. Aurten, eta behin Covid 19ak eragindako pandemia atzean utzita, murrizketarik eta arau berezirik gabe. Ordutegia honakoa izango da; aste bitartean, astelehenetik ostiralera, goizeko 11:30etik 20:30era eta asteburuetan eta abuztuan 20:00ak arte.

Igerilekuko ohiko zerbitzuak martxan egongo dira, hala nola, itzalkiak, dutxak, aldagelak, taberna eta bibliopiszina. Aurten, Brezoko itzalkiak aldatu dira eta berriak ipini. 

Bibliopiszina zerbitzua

Bibliopiszina zerbitzuak, liburu-maileguak egiteaz gain, herritarrei kontsultak eta aldizkariak nahiz egunkariak irakurtzeko aukera eskainiko die; baita udal liburutegia arratsaldez itxita dagoen garaian.

Bibliopiszina zerbitzuko ordutegia arratsaldeko 16:00etatik 19:15era izango da astelehenetik ostiralera. Eguraldi txarra egiten duenean itxita egongo da.

Antzizar Kiroldegiko udako abonoa (ekaina-iraila) egiteko aukera zabalik dago. Tarifei buruzko informazioa lotura honetan kontsultatu daiteke.