Gregoria «Goya» Miguelek 103 urte bete ditu gaur. Goya, Arangoiti egoitzan bizi da. Gaur egungo osasun-egoera dela eta, eta prebentzioagatik pertsonalki zoriondu ezin zuenez, Leire Artola alkateak lore sorta bat eta zorion-gutun bat helarazi dizkio beasaindarren izenean, egun zoriontsua bere pertsonarik maitatuenez inguratuta igaro dezan opatuz.