Ticket bai sistema digitalaren ezarpenarekin fakturazioa euskaraz egin ahal izango da

Beasaingo Udala, Aittu euskara elkartea eta merkatarien lankidetzari esker bultzatu den ekimena da

Beasaingo Udalak, Aittu! Euskara Elkarteak eta Bareak Beasaingo Merkatarien Elkarteak dei zabala egin nahi diete datorren urtetik aurrera Ticket Bai fakturazio sistema jarri beharrean diren erakunde eta eragile guztiei, fakturazio sistema hori abian jar dezaten.

Merkatarien hizkuntzarekiko atxikimendua bultzatzeko eta bide batez hizkuntza paisaia establezimenduetan euskalduntzeko, “Ticket bai” fakturazio sistemarako euskarazko softwarea erosteko diru laguntzen oinarriak eta deialdia egitea onartu zuen osoko bilkurak eta orain sistema honen erabilera sustatzeko agerraldia egin dute Leire Artola alkateak, Patxi Saez Aittu elkarteko presidenteak eta Bareak elkarteko ordezkariek.

Udalak diruz lagunduko duen ekimena 

Leire Artola alkateak azaldu duenez, “Beasaingo Udalak euskararen ezagutza eta sustapenean duen konpromisoari atxikiz, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetan orain arte hizkuntza paisaia euskalduntzeko eskaintzen diren laguntzei batzen zaio Ticket bai ekimena”. Artolak nabarmendu du, errotulu, erosketa poltsak eta web orriak euskaratzeko laguntzei batzen zaiela euskaraz fakturatzeko sistema berria. Software hau jartzeko, merkatariei kostuaren %30arekin lagunduko zaie (gehienez 250 euro). Euskaraz fakturaziorako erraminta hau euskaraz jarriz, baliabide baterako laguntza jasoko dute hala eskatuko duten udalerriko merkatari eta zerbitzu enpresek eta bidenabar euskararen erabilera sustatzeko baliagarri izango da. Laguntzetarako eskaerak udaletxearekin harremanetan jarriz egin ahal izango dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 943 028050 zenbakira deituz. 

Fakturak euskaraz egin eta eskatu

Patxi Saez Aittu euskara elkarteko presidenteak bere aldetik euskararen erabileran paradigma aldaketa bat eman behar dela nabarmendu du. “Beasaindarrok pausoa eman eta jarrera urratzailea izan behar dugu euskararen erabileran. Harremanen ardatza euskaraz izatea nahi badugu gaur aurkezten dugun bezalako zerbitzuak euskaraz ematea garrantzitsua da, Beasainen euskaraz bizi nahi dugulako”.   

Aittu! Euskara Elkarteak bideo bat egin du Ticket Bai euskaraz jar dadin sustatzeko eta bideoa prentsaurrekoan aurkeztuko da. Bertan agertzen diren leloak euskara aro digitalaren erdigunean egon behar duela eta fakturak euskaraz eskatzeko deia egiten dute. Finean, kontuak euskaraz ateratzera eta euskara aldatzera gonbidatzen du bideoak.