Goizez eta arratsaldez (astearte, asteazken eta ostegunetan) jasoko ditu herritarrak

Iguneak, Beasaingo Udaleko Herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzuak, bere ohiko ordutegira itzuli da uda garaiaren ostean. Egungo egoera dela eta aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa da 943 02 80 50 zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz.

Hori horrela, ohiko ordutegia hau da: goizez 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez astearte, asteazken eta ostegunetan, 15:00etatik 18:00etara. 

Beasaindarren beharrei erantzuteko prest

Herritarren informazio eta arreta zerbitzu gisa, Iguneak honako eginkizunak burutzen ditu:

  • Udaleko edozein motatako izapide eta gestioei buruzko informazioa.
  • Udal zerbitzu, azpiegitura eta baliabideei buruzko informazioa.
  • Eskaera errazak unean bertan egitea, esaterako, erroldatzeak, ziurtagiriak, izen-emateak, etab.
  • Agirien sarrera-erregistroa. Udalari edozein motatako agiri ofizialak emateko bide bakarra: Ekimenak, erreklamazioak, diru-laguntza eskaerak, lizentzia-eskaerak, etab.
  • Pertsona interesatuek hasitako espedieenteei buruzko informazioa.
  • Helbideratzeak, ordainagirien kopiak, etab.
  • Hala behar izanez gero, udaleko beste sailekin harremanetan jartzea.

Bestetik, Udalaren Bulego Birtualaren bidez ere jar daiteke herritarra Igunearekin harremanetan. Administrazio elektroniko gune honen bidez, tramitazio batzuk elektronikoki eskatu eta burutzeko aukera dago.