Udalak bere diru-sarrera arruntetik %1 bideratzen du garatze bidean dauden herrialdeetako lankidetza programetarako 

Hondamendi naturalek, gatazka armatuek edo antzeko gertaeraren batek eragindako larrialdi kasuetan daudenentzako edo ekintza gizatiarrak egiteko laguntza eskaerak egiteko epea zabalik aurkitzen da. Otsaileko Udalbatzaren osoko bilkuran oinarriak onartu ondoren, eskaerak egiteko epea hauek argitara eman ondoren ireki da. 

Badira jadanik legealdi batzuk  non Beasaingo Udalak lankidetza egitarau ezberdinei bere aurrekontuko diru-sarrera arruntetik  %1a zuzentzen duela lankidetza programetarako. 

Pandemiak baldintzatutako laguntzak

Covid 19aren munduko pandemia dela eta, 2021ean, 2020an bezala, aurreikusten da ez dela bideragarria izango hondamendiak gertatu diren edo garatzeko bidean dauden herrialdeetatik datozen adingabeen aldi baterako udalerrian harrerarik egitea, ezta herriko gazte laguntzaileei bekarik ematea, garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzan aritzeko.

Hori horrela, udalbatza osoak onartuta, 2021 erako lankidetza-programetarako ehunekoak aldatzea onartu zuen, honela geratuz; %70 garapen-proiektuentzat (%45 Euskal Fondoa eta %25 Garabide) eta %30 garatze bidean dauden herrialdeei zuzendutako larrialdietarako edo ekintza gizatiarrentzako laguntzentzat (lehen % 7 hondamendiak gertatu diren edo garatzeko bidean dauden herrialdeetatik datozen haurren aldi baterako laguntzei zuzentzen zen eta % 8 Herriko gazte lankideentzako beketara). 50.000€ko kopurua garapen bidean dauden herrialdeentzako larrialdietarako edo ekintza gizatiarrentzako erabiliko da.

Nortzuk eska ditzakete laguntzak 

Ezarritako diru-laguntzak eskatzeko aukera, nortasun juridikoa izan eta irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko nortasun juridikodun edozein antolakuntzak edo erakundek izan dezake, hala nola Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE) edo erlijio-kongregazioek deialdi honen xedearekin bat etorrita jarduerak egiten badituzte eta beren egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra EAEan baldin badute.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 15a arte dago zabalik eta telematikoki aurkeztu beharko dira Beasaingo Udalaren www.beasain.eus helbidean. 

compra comida 1 2021

compra comida 16 2021