Udal gobernuak herritarrekin harremana eta komunikazioa hobetzeko telefonoetarako aplikazioak herritarrengana iristeko helburua aise gainditu du

Herritarrekiko komunikazioa eta informazioa zerbitzua hobetzeo baliabide berri hau balekoa dela argi geratu da. Urte betean 3.000 deskarga edukitzera iritsi izanak, Beasain aplikazioak izan duen arrakastaren froga da jakinik beasaindarren kopurua zenbatekoa den. Telefono mugikorrak dira gaur egun informazio eta harremanetarako tresnarik erabilgarriena eta Beasaingo Udalaren komunikazio arloak bitarteko hori herritarren eskura jarri zuen.   

Gardentasuna, informazio zuzena, gertutasuna eta Udalarekin harremana erraztuko duen Beasain aplikazioa helburu hori betetzeko kaleratu zen eta herritar zein herritar ez direnen artean hedatzen jarraitzea da erronka. 

Konfinamendu garaian informaziorako tresna

Telefono mugikorrerako aplikazioa unean uneko egoeraren baldintzetara egokitu da intereseko zerbitzua eskaintzeko. Hori horrela, barruko atalak aldatu edo berrantola dira egoerak eskatzen zuen beharretara egokitzeko. Adibiderik aipagarriena Covid 19ak eragin duen alarma egoera izan da. Aldi honetan aplikazioa mugikorretan deskargatzeko saioen kopuruak gorakada nabarmena izan du, informazioa jaso eta zabaltzeko tresna azkar eta egokia bihurtu da bait da konfinamendu garaian. Esaterako, Covid 19arekin zerikusia izan duten albiste eta beharrezko informazioek atal berezi batean jaso dira.

Intereseko informazioa eta zerbitzuak

Aplikazioa udal webari hertsiki lotua dago. Ohar eta interes bereziko informazioak bat batean jaso ahal dira mugikorrean alerta edo jakinarazpen sistemaren bidez, horretaz gain, udal albisteak udalaren webean argitaratuak izan bezain pronto aplikazioan ere agertzen dira. 

Gogoratu behar da udalak herritarrei eskaintzen dizkien hainbat zerbitzu mugikorraren bitartez erosotasunez egin ahal izateko aukera eskaintzen duela. Azken antolaketaren ondoren, albisteak, agenda, farmazien txandak, telefono interesgarriak, eskelak, inzidentzien berri udalari emateko atala, udal tramiteak (errolda, isunak ordaindu, tasa eta zergen agiriak kontsultatu eta abar), parte hartzea, garraio publikoaren ordutegiak eta udal web-a atalez gain, txakur eredugarri programa, Beasain parekide atala eta Udala ezagutu gehitu dira. Hauez gain, Parking atalean Arinpark, telefono mugikorraren bidez TAOa ordaintzeko aplikazio berria txertatu da eta elbarrientzako aparkalekuak aurkitzeko lehen bilatzailea, zeinaren bidez aparkalekuak non eta libre dauden adierazten duena.