Urtetik urtera euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua haztea da helburua

Lazkao, Ordizia eta Beasaingo Udalek EGIZU EUSKARAZ! kanpaina aurkeztu dute. 2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Kanpaina aurkezten, Beasaingo Udalaren izenean Leire Artola alkate ordea eta Ordiziako Udaletik Joxi Iturriotz izan dira xehetasunak ematen. 

Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura. Horrekin batera, Euskara zerbitzuak errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri dira, eta kanpainarekin bat egiteko eskatu diete.

Kanpainaren helburua

Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.

Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak  urtez urte:

Urtea

Beasain

Ordizia

Lazkao

2009

8,37

8,29

15,52

2010

9,77

11,79

16,55

2011

11,42

13,49

19,24

2012

13,50

14,89

22,15

2013

14,44

16,73

23,76

2014

15,60

17,10

25,61

2015

17,49

18,19

27,01

2016

17,87

18,54

27,88

2017

18,72

19,71

27,47

Errenta aitorpena ere euskaraz

2018 urteari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 15ean hasi eta uztailaren 1ean amaituko da, baina apirilaren 8tik aurrera etxera bidalitako autolikidazio proposamenak onar daitezke. Errenta aitorpen mekanizatua edo internet bidezkoa egin nahi bada, apirilaren 15etik aurrera egin ahal izango da (horretarako hitzordua apirilaren 12tik aurrera eska daiteke).

Hiru bide daude aitorpena egiteko:

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua
  3. Internet bidezkoa

Aukeratutako bidea edozein dela ere,  ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi dela esan besterik ez da egin behar. Nola?

Autolikidazio proposamena

Proposamena eta gutuna ele biz jasoko dira, eta, onartzeko garaian, euskaraz nahi dela esatea baino ez dago. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz bidaliko dute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

Mekanizatua

Haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, Haziendarekin harremanak euskaraz izan nahi direla esan.  Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi dela.

Internet bidezkoa

Aholkularitza zerbitzura joatean, espresuki adierazi aitorpena euskaraz egin nahi dela. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.

Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi bada behintzat, garrantzitsua da zergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, gutako bakoitzak hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Beraz, egin euskararen aldeko aukera.

Errenta aitorpena euskaraz eginez, arlo honetan ere euskarari aitorpena egiten zaio.

  pdf Informaziorako esku-orria (1.83 MB)