Duela 100 urte gaurko egunez jaio zen Gregoria Arana kalean. Beasainen ezaguna da Gregoria batez ere Zubimuzu plazan garai batean zeuden arrandegi postuetan lanean egon zelako. Arangoiti egoitzan bizi da egun eta gaur 100 urte betetzean Aitor Aldasoro Beasaingo alkatearen eta Malu Valles ongizate saileko zinegotziaren bisita jaso du. Kasu hauetan Udalak egin ohi duen moduan, mendea betetzen duten herritarrei oparitzen zaien plaka-oroigarria eman eta maitasuna adierazi diote eguna zoriontzeaz batera. Urte askoan segi horrela, zorionak Gregoria!

Goya 100urte 20190114 4Aitor Aldasoro alkatearengandik oroigarria jaso du Gregoriak