Administrazio Orokorreko bi Administrari lanpostu hornitzeko prozesuaren inguruan, lehenengo proba egin eta jaso diren erreklamazioak aztertu ondoren, lehenengo probaren behin betiko  emaitzak eta hurrengo probaren iragarpena argitaratu dira. 

Informazio gehiago

Hurrengo probaren iragarpena: 

PROBA: Teoriko espezifikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea. Erantzuteko hainbat aukera ematen dituen galdetegi bati erantzun beharko zaio, gaien programan agertzen diren gaiei buruz, oinarri-arauetako II. eranskinean datozenak.

Gehienez ere 20 punturekin kalifikatuko da proba hau, eta gainditzeko, gutxienez 10 puntu lortu beharko dira.

EGUNA: 2018ko maiatzaren 31n

ORDUA: Goizeko 11:00etan

LEKUA: Beasaingo Udalean (Sarrerako gela-0 solairuan)

Nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute izangaiek proba saioetara.