Merkatariek Eguberrietan egiten den lehiaketaren sariak banatu dituzte eta bide batez aurten erretiroa hartu duten saltzaileak omendu dituzte

Udalak, tokiko merkataritza balioan jarri eta ikusgarri egiteko ahaleginean, erakusleihoen lehiaketa lagunduz eta bultzatuz parte hartzen du. Herritarren botoei esker, 2017ko Erakusleihoen lehiaketako sarituak hauek izan dira: lehen saria, Natxo belar eta dietetika denda, bigarren saria Kux-kux arropa-denda eta hirugarren saria Andreak arropa-denda.

Erretiroa hartu duten merkatariak omendu dituzte bide batez. Aurten hauek izan dira:

Alzuri dendako Xabier Iraeta. 1941ean ireki zuen 1941ean Pilar Alzurik. Beranduxeago bere senar Jose Morales ere bertan aritu zen lanean. 1971. Urte aldera beraien alaba, Inma Morales ere bertan hasi zen lanean eta azkenik, Xabier Iraetak dendarekin lehen harremanak 1973.urtean izan zituen eta  2003an, berriz, bertan buru-belarri hasi zen lanean aurten jubilatu den arte.

Natxo Cid, Natxo belar eta dietetika dendakoa. 1985.urtetik eskaintza eta zerbitzua handituz joan aritu da Natxo orain arte. Hasieran Nafarroa etorbideko denda txiki gelditu zitzaion eta Kale Nagusira etorri zen.

Julian Mujika, Mujika harategikoa. Orain dela 43 urte ireki zuen harategia  Julian Mujikak. Urte eta erdi beranduago Paki Agirre, bere emaztea, berarekin batera hasi zen lanean eta oraindik ere han jarraitzen du Iñaki Ormazabal harakinarekin batera.  Hasieratik odolki egiten hasi zen eta Beasaingo Odolki Lehiaketan zein beste inguruko lehiaketa batzuetan parte hartu izan du eta zenbait sari jaso ditu. 2012an Beasaingo Odolki Lehiaketan lehen saria irabazi zuen, Gipuzkoako Txapelketa 3 aldiz irabazi du eta Tolosakoa behin. Beraz, garbi dago odolkia egiteko sekretuak ondo ezagutzen dituela harakin honek.

Aipamen berezia jaso du urrian 100 urte bete zituen Beasaingo Aranburu Oinetakoak dendak. Florentino Aranburuk eta Manuela Aiestaranek ireki zuten 1917an, eta belaunaldiz belaunaldi pasatzen joan da. Egun, Tere Aranburu biloba da arduraduna. Beraz, hiru belaunaldi ezagutu ditu denda honek.

merkatarijubilatuak20172017an erretiroa hartu duten merkatariak udal ordezkariekin

Lehiaketan bozkatu dutenen arteko zozketaren irabazleak

Lehiaketan 28 dendak hartu dute parte eta ia mila erosleen bozak jaso dira. Bozkatu zuten erosleen artean hiru erosketa txartel zozkatu dira eta hauek izan dira irabazleak:

100€ko bi erosketa txartelen irabazleak: Maider Alvarez eta Mari Jose Larrarte

200€ko erosketa txartelaren irabazlea: Maite Sanchez Izurieta