N-1 errepidean kokatuta daude bi noranzkoetan Beasaingo sarreren aurretik eta kanpotik datozen gidariei herriko aparkaleku handienetara iristen errazteko funtzioa dute.

Udal gobernuak aspaldian atzemandako beharretako bat zen N-1 errepidetik zetozen gidariei aparkalekuak non dauden adierazteko seinaleak jartzea, batez ere kanpotik datozen ibilgailuei aparkaleku handietara iristeko erraztasunak emateko.

Gabezi horri konponbidea emanez, jarrita daude N-1 errepidean seinale berriak Beasainera sartzeko irteerak baino lehentxeago. Bai Donostiarako norabidean (Gureak gasolindegiaren ondoan) eta baita Gasteizerako norabidean (Ordiziatik datorren tunelaren ostean, eta Bernedoeneako parkingera sartu aurretik).

seinalitikaparking2

Aparkalekuak adierazten dituzten seinale hauen bidez, ibilgailuak egun Beasainen dauden bi aparkaleku handienetara bideratu nahi dira, errez eta azkar aurkitu dezaten ibilgailua uzteko tokia; guztira 600 aparkaleku plaza daude, Gipuzkoa plazan 250 ibilgailuentzako tokia dago eta Bernedoeneako aparkalekuan 350entzako.

seinalitikaparking3