Zaharkituta zeuden kulunka eta malgukiak  berriengatik ordezkatuak izan dira, jolas etxola apaindu eta ohe-elastikoa bezalako elementu berriak txertatu dira

2022an gehitutako txirrista eta errotarekin jolas gunearen berrikuntza osatu du Udalak

Ezkiagakoa 2019-2023 legealdian eraberritu den laugarren haur parkea da, Trenbide, Ixabel Olano eta Dolareako jolas inklusiboekin batera 

Udalerriko haur-parkeak eraberritzeko lanek ez dute etenik. Aldez aurretik iragarri bezala, asteburu honetan ireki da Ezkiagako haurrentzako jolas parkea azken asteetan egin diren hobekuntza lanak amaitu ondoren. Parkeak zituen gabezi eta berrikuntza beharrak kontutan hartuta Udalak egindako esku-hartzea izan da amaitu den azkena. Izan ere, azken bi urtetan hainbat jolasetan ere egin izan dira konponketa eta hobekuntzak. Azken hauek bukatuta, Ezkiagako jolas-parkea eraberritzeko lanak bere osotasunean amaitu direla esan daiteke. 

Jolas berriak eta konponketak

Hainbat jolas berri txertatu dira parkean. Iaz txirrista berri bat eta espiral itxura duen errota jarri baziren, oraingoan hodi itxurako jolas bat eta ohe elastikoa bezalako elementu berriak gehitu zaizkio haur-parkeari. Gainera, zaharkituta zeuden kulunkak altzairu egituradun berriengatik ordezkatuak izan dira eta malguki jolasak eguneratu dira. Bide batez, jolaserako etxola eta kautxozko zoruaren gabeziak konpontzeko baliatu da esku-hartzea. 

Ezkiaga auzoko jolas parkea pertsona ororentzako erakargarria izateko eraberritu nahi izan da. Dolarea parkean eta jarraian Trenbide kalekoan egindakoen segidan etorri da Ezkiaga auzokoa ere. Hobekuntza eta mantenu lanek duten garrantziaz jabetuta eta akupuntura urbanoaren filosofiaren ildotik, espazio honetan esku-hartuz ikusgarritasuna eta balio erantsia eman zaio guneari, aisialdirako leku bezala indartuz. 

Haur parkeei lotuta ez da burutuko den obra bakarra izango. Honi jarraituz, Barrendain plazako haur parkea izango da hurrengoa. 

Ezkiaga jolasak parkea 2

Ezkiaga jolasak parkea 5

Ezkiaga jolasak parkea 7

Ezkiaga jolasak parkea 4