Belardia baldintza egokienean edukitzeko helburuz, telematikoki kontrolatu ahal izango da eta euri-sentsorea izango du beharrik ez denean ureztatzea eteteko

Dolarea parkeko berdeguneak parkera gerturatzen diren erabiltzaileentzako baldintza egokietan edukitzea premiazkoa da jakinik aisialdirako erreferente bilakatu dela besteak beste bertan dauden ur-jolasak tarteko. Belardian etzan edo egoteko, egoera onean edukitzea beharrezkoa denez, ureztatze sistema egokia jartzeko erabakia hartu du Udalak besteak beste lehortea dagoenerako. 

Hartara, Dolarea parke osoko belardia ureztatuko da azken teknologiadun sistema batekin. Parkea 8 sektore ezberdinetan banatuko da eta bi ur hartune egokitu dira. Guztira, ebakidura ezberdineko 900 metro hodi sartuko dira. Ureztatzea, telematikoki kontrolatuko da nahieran martxan jartzeko. 

Horretaz gain, euri sentsorea izango du. Sentsore honen bidez, euria ari duela atzematean ureztatzea ez da gauzatuko, uraren erabilpen arduratsua eginez. Azpiegitura hau jartzeko lanak datozen egunetan amaitzea espero da eta honen aurrekontua 21.600 (+ bez) eurokoa da. 

dolarea ureztatze 3

dolarea ureztatze 7