Iturralde txiki industrialdean, Sasietako eraikinetik gertu, Korosti materialak pabiloiaren ondoan kokatua dago zerbitzugunea  eta herrialdeko ibilgailuen parkearen % 15 baino gehiagori zerbitzua emango dio. Zerbitzua gaur ematen hasi bada ere inaugurazio ekitaldia azaroaren 28an burutuko da

Gaurtik, Beasaingo Ibilgailuen Azterketa Teknikoa burutzeko zerbitzuguneak ateak zabalik ditu eta ari da zerbitzua eskaintzen. Iturralde txikiko lursailean kokatua,  Beasainen IAT burutzeko eskaintza gauzatu da udalerrian bertan. Zerbitzugune berria Beasaingo (Gipuzkoa) Iturralde txiki industrialdeko 6. zenbakian dago. (GI-2632 errepidea Irteera: Zarbotegia, Korosti Materialak ondoan). Hala ere, inaugurazio ekitaldia azaroaren 28an burutuko da. 

IATko estazio berria azken ikuskapen-teknologia, azken belaunaldiko ekipoak eta digitalizazio-maila gorena erabiliz diseinatu da eta instalaziorik modernoenekin eraiki da. Horrela, ikuskapen-prozesuan ahalik eta arintasun handiena bermatu da segurtasun osoz. 

Eskuragarri dauden hiru azterketa-lerroetatik, bat ibilgailu arinentzat da (turismoak) eta beste biei esker mota guztietako ibilgailuak ikuska daitezke, ibilgailu industrial astunak barne. Horrez gain, motozikletak eta ziklomotorrak ikuskatzeko box espezifiko bat du. Horrek esan nahi du teknikariek edozein ibilgailu-kategoria eta motari dagokion azterketa egin ahal izango dutela Beasainen.

Eskaera handiko zerbitzua

Udal gobernuak 2016an hasi zituen zerbitzu hori Beasainen kokatzeko gestioak. Egun eskaera handia duen zerbitzu bat ezartzea lortu da, eta hori udalerriaren eta eskualdearen onerako izango da. Hurbiltasunarekin eta erosotasunarekin batera, tokiko eta eskualdeko jarduera ekonomikoarentzat onuragarria eta pizgarria izatea ere espero da.

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko zerbitzua emango duen gunea Korosti enpresaren eta Sasietako Mankomunitatearen bulegoetako eraikinaren artean dagoen Iturralde txiki izeneko 5.300 metro karratu inguruko orubean dago kokatua. Udalak lur sailaren lagapena doan utzi du baldin eta jarduerari dagozkion baldintzak betetzen badira.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Itevelesa taldearen bitartez, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko Beasaingo estazioa jarri du martxan, probintziako ibilgailuen parkearen % 15 baino gehiagori zerbitzua emateko.

Zerbitzu ematea eta eragin eremua 

Instalazio berria 45 udalerri inguruko herritarrentzat onuragarria izango da, eta zerbitzugune berriari esker denbora eta distantzia aurreztuko dute joan etorrietan. Hona hemen onura jasoko duten udalerrietako batzuk: Abaltzisketa, Alegia, Altzaga, Altzo, Amezketa, Arama, Ataun, Azpeitia, Baliarrain, Beasain, Beizama, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Orendain, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.

Ordutegia, aurretiko hitzordua eta prezioak 

Hasiera batean, IATko gune berriak zerbitzua emango du astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara; larunbatetan 9:00etatik 14:00etara. Hitzordua itevelesa.com webgunean edo 983 08 90 90 telefonoan eska daiteke. Zerbitzuaren beharren arabera, ordutegi hori luzatu ahal izango da.

Euskadiko Ibilgailuen Azterketa Teknikorako prezioak bateratuta daude zerbitzugune guztietarako, eta publikoak dira. Gasolinazko edo turismo arineko IAT batek, adibidez, 51,62 €-ko prezioa du, diesel ibilgailu batek 53,72 €-ko kostua du eta elektriko batek 49,72 €-koa.

itv beasain 20221118 2 itv beasain 20221118 3