Astelehenean hasiko dira Barrendain plazako haurrentzako parkean mantentze lanak eta eguraldia lagun 7 eguneko epea izango dute, ondorioz hesituko diren guneak errespetatzea eskatzen da lanen arduradunen aldetik. 

Bertan, ondorengo lanak burutuko dira; parkeko jokoetako pintura berreskuratuko da, zoru jarraiak dituen akatsak konponduko dira eta balearen jokoa berrituko da. Lan hauen ardura Haur Parkeak enpresak izango du eta lanen aurrekontua 4.750€koa izango da (BEZa barne).

Argiteria berritu

Honi lotuta, mantentze lan hauen aurretik bai Barrendain plazako haur parkean eta baita Ezkierdi haur parkean (Ezkiaga auzoan) argiteria instalazioa berritu da. Bi parkeetan, udalaren obra lan taldeak esku-hartze garrantzitsua izan du instalazio elektrikoa egokitzeko egin diren obra zibila gauzatzeko lanetan.