Beasaingo Udalak udalerriko azpiegitura eta zerbitzuen mantenu eta hobekuntza lanen baitan egindako eraberritzea da oraingo hau.

Komun publiko honek herritarrei zerbitzu on eta egokia eskaintzeko helburua du.

Barne-eraberritze integrala izan da. Garbiketa sistema kudeatzen duen automata ordezkatu da eta paretetan gresitezko akabera berria jarri da.

Egindako berrikuntzaren barruan aipatzekoak dira, gresitea zoru, pareta eta sabaian jarri dela, led barne-argiztapen sistema, barne elementu berriak altzairu erdoilgaitzean kokatu dira eta sarreran botoi kuadro berria eta kartela jarri dira.