Urte beteko epean zerbitzua martxan jartzeko asmoa erakutsi dute proiektuaren arduradunek

Elkar ezagutu eta bertatik bertara ikusten izan dira udal arduradunak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta IATren zerbitzua emango duen enpresako arduradunak, ibilgailuen azterketa teknikoa burutzeko azpiegitura kokatuko den eremua. 

Iturrralde txikiko lursailean kokatuko da Beasainen IAT zerbitzugunea eta kokapena ikuskatzen egon ziren joan den asteazkenean Leire Artola alkatea, Adur Ugartemendia alkateorde eta Lurraldea saileko burua, Iñaki Aldekogarai Eusko Jaurlaritzako ekonomiaren garapena, jasangarritasuna eta ingurumena saileko zerbitzu zuzendaria eta IAT zerbitzua eskaintzeaz arduratuko diren Grupo ITEVELESA enpresako ordezkariak.

Hiru aldeek urte beteko epean zerbitzua abian jartzeko asmoa erakutsi dute eta prozesua azkartzeko borondatea adierazi. Harreman zuzenean jarraitzen dute hiru erakundeek eta bakoitzak bere aldetik beharrezkoak diren pausoak lehenbailehen emateko ahalegin guztia jarriko dutela esan dute. Hiru aldeen ahaleginarekin tramiteak azkartuko direla adierazi dute. 

 

IAT 2