Batzorde informatzaileak

Batzorde informatiboak, izaera osagarria duten organo kolegiatuak dira eta helburua, udalbatzaren osoko bilkuretan edota gobernu batzordetan erabaki behar diren gaiak aztertzea, haiei buruzko txostenak egitea edota egindako kontsultei erantzutea da:

  1. Eginkizunak: jarraian aipatzen direnak. pdf Erabaki Proposamena (223 KB) pdf GAO (83 KB)
  2. Batzorde informatiboen lehendakarien nahiz arlo eta azpiarloko delegazioen izendapena egitea. pdf Alkatetzaren Ebazpena (299 KB) pdf GAO (94 KB)
  3. Batzorde informatiboetara joango diren zinegotziak.   pdf Alkatetzaren Ebazpena (289 KB)

 LURRALDE BATZORDEA

Lehendakaria  Adur Ugartemendia Leunda J.
Bileraren eguna eta ordua  

EGINKIZUNAK

INGURUMENA

  • Udal-hondakinak edo hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea, eta hondakin gutxiago sortzeko plangintza, programazioa eta diziplina ezartzea.

OBRAK ETA ZERBITZUAK

  • Zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea hiri-erabilerako uraren ziklo integralean. Honako hauek daude barne hartuta: uraren goi-hornidura; uraren behe-hornidura; saneamendua edo biztanleguneetako hondakin-uren eta euri-uren bilketa, eta hiriko hondakin-uren arazketa.
  • Argiteria publikoa, bide-garbiketa, biztanle-guneetako sarbideak, kale-zoladura eta parkeak eta lorategiak antolatzea eta kudeatzea, eta zerbitzu horiek ematea.
  • Bidaiarien hiri barruko garraio publikoa –garraiobidea edozein dela– antolatzea, planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta sustatzea, eta horien inguruko diziplina ezartzea, betiere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik.
  • Zerbitzu-jarduerak antolatzea eta kudeatzea.
  • Udalerriarenak diren herri barruko bide publikoak eta baserri-bideak antolatzea eta kudeatzea (kontserbatzea eta mantentzea barne).
  • Udalerriko bideetan, pertsona, ibilgailu –motordun zein bestelako– eta animalien mugikortasuna eta irisgarritasuna nahiz pertsona eta salgaien garraioa antolatzea, kudeatzea, sustatzea eta diziplina-modua zehaztea; horretarako, beharrezko iritzitako baliabide materialak, teknikoak eta giza baliabideak jarri ahal izango dituzte.

HIRIGINTZA

  • Titulartasun publikoko zerbitzu, ekipamendu, azpiegitura eta instalazioen erabilera antolatzea eta kudeatzea.
  • Etxebizitzen plangintza, programazioa eta kudeaketa.
  • Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta.
  • Hirigintzaren antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina.
  • Establezimendu publikoak eta jolas-jarduerak antolatzea eta kudeatzea.

POLIZIA, TRAFIKOA ETA SEGURTASUNA

  • Babes zibila, emergentziak, eta suteen prebentzioa eta itzaltzea antolatzea eta kudeatzea.
  • Espazio publikoetan bizikidetza-harremanak antolatzea eta kudeatzea.
  • Udaltzaingoa, trafikoa, bide-segurtasuna eta ibilgailuen aparkalekuak antolatzea eta kudeatzea, eta herritarren segurtasunean laguntzea.
  • Espazio publikoetan eta konkurrentzia publikoko leku eta establezimenduetan antolatutako ekintzetako segurtasuna antolatzea eta kudeatzea.
  • Konpainiako animalien eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien arloa antolatzea eta kudeatzea.
  • Hondartza, laku eta mendietan egiten diren jarduerak eta erabilerak antolatzea, kudeatzea eta zaintzea, arlo horretan lurralde historikoek dituzten eskumenak eragotzi gabe. Hondartzetarako sarbideak antolatzea eta haien garbiketa-zerbitzua ematea. 

 

 HERRITARRAK BATZORDEA

Lehendakaria  Mariola Pascual Paredes A.
Bileraren eguna eta ordua  

EGINKIZUNAK

GIZARTE-EKINTZA

  • Gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea.
  • Diru-sarreren bermea eta gizarteratzea antolatzea, programatzea eta kudeatzea.
  • Immigrazio alorrean gizarteratze-politikak kudeatzea, atzerritartasunaren inguruko legeriarekin bat etorrita eta erakunde autonomikoekin lankidetzan.
  • Garapenerako lankidetza alorreko politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.         

KONTSUMOA ETA OSASUNA

  • Osasun publikoa sustatzea, kudeatzea, defendatzea eta babestea.
  • Erabiltzaile eta kontsumitzaileen defentsa eta babesa antolatzea eta kudeatzea.
  • Hilerrien eta hileta-zerbitzuen antolamendua, plangintza eta kudeaketa, baita osasun arloko kontrola ere.

KULTURA

  • Kultura eta kultura-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kultura-ekipamenduak kudeatzea.

KIROLA

  • Kirola eta kirol-jarduerak antolatzea eta sustatzea, eta erabilera publikoko kirol-ekipamenduak kudeatzea.

HEZKUNTZA

  • Irakaskuntzaren programazioa egiten eta derrigorrezko eskolatze-aldia betetzeko zaintzan parte hartzea, bai eta haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko ikastetxe publikoen eraikinak kontserbatzea, mantentzea eta zaintzea ere. Era berean, hezkuntza-administrazioari laguntzea, ikastetxe publiko berriak egiteko behar dituen orubeak aurkitzen.

EUSKARA

  • Euskararen erabilera sustatzeko udal-planak idatzi, onartu eta kudeatzea, lege honen 7. artikuluan xedatutakoa gorabehera.

GENEROA

  • Genero-berdintasunaren eta ekitatea sustatzearen arloko politikak antolatzea eta kudeatzea.

GAZTERIA

  • Gazteria-politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea.

MERKATARITZA

  • Barne-merkataritza antolatzea eta kudeatzea. Zehatzago esanda, merkatu, hornidura-merkatu, azoka, lonja, hiltegi eta kalez kaleko merkataritza antolatzea eta kudeatzea. Hor sartzen dira, era berean, txikizkako merkataritza eta merkataritzako ekipamendu handiak planifikatzea eta antolatzea, hirigintza-antolamenduko irizpideei eta lurzoruaren arrazoizko erabilerari erantzunez, bai eta ibilgailuak eta bestelako salgaiak espazio publikoetan salerostearen erregulatzea, ikuskatzea eta arlo horretako zehapen-ahalmena.

TURISMOA

  • Tokiko turismoa sustatzea eta kudeatzea.

 

 ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

Lehendakaria

Leire Artola Ugalde A. 

Bileraren eguna eta ordua  

EGINKIZUNAK

HERRITARREN ARRETA

  • Herritarren partaidetza, gardentasuna, gobernu ona bultzatzeko eta teknologia berriak eskueran izateko azpiegiturak antolatzea eta kudeatzea. Administrazio elektronikoa, prozesuen arrazionalizazioa eta sinplifikazioa. Batez ere, herritarrek informazioaren teknologiak eta komunikazioak modu efiziente eta jasangarrian erabil ditzaten bultzatuko dute, beren udal-mugartean.

OGASUNA ETA ONDAREA

  • Kontuen Batzorde Bereziari dagozkionak (Toki-erakundeetako kontabilitatea arautzen duen legedia errespetatuz, Korporazioko Osoko Bilkurak onetsi beharreko kontuak, aurrekontukoak eta aurrekontutik kanpo daudenak, azterketa, ikerketa eta txostena burutzea).
  • Udal zerbitzu publikoak eskaintzeko euskarri ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa. 
  • Tributuen kudeaketa eta bilketa.
  • Baliabide materialak: hornikuntza eta zerbitzuak.
  • Kontabilitate publikoa, eta kontuen aitorpena eta kontrola.
  • Ekonomia-finantzaren eta aurrekontuaren barne-kudeaketaren kontrola eta fiskalizazioa, bai eta kontabilitatearena eta diruzaintzarena.
  • Estatistika ekonomiko-finantzarioak.
  • Udal-ondare historikoa babestea eta kontserbatzea, eta babes-plan bereziak eta katalogoak egitea eta onartzea.
  • Udal-ondarea kudeatzea eta ondare horren erabilera, zertarakoa, kontserbazioa eta mantentze-lana arautzea, betiere foru-araudiarekin bat.

GIZA-BALIBIDEAK

  • Giza baliabideak: hautaketa, lan-harremanak, ordainsarietatik zein formaziotik eratorritakoa.
  • Herritarren arreta zerbitzu integralaren antolakuntza eta funtzionamendua.
  • Udal-zerbitzu publikoak eskaintzeko lege-, ekonomia-, finantza, eta administrazio-laguntza.

ENPLEGUA

  • Tokiko ekonomia- eta gizarte-garapena, eta tokiko enplegu-planak edo -politikak.