TORI! Beasaingo Udalaren ekimen berria da, BasqueCCAM, NORMO, TXITA eta Bareak Elkartearekin lankidetzan sustaturikoa, herritarren erosketak modu jasangarrian etxez-etxe banatzeko.
Zerbitzura atxikita dauden Beasaingo dendetan edota online saltokietan egindako erosketak zure etxeko atariko takilan edota gertuen duzun kaleko takilan jaso ahal izango dituzu, modu erosoan eta presarik gabe.
Zein abantaila ditu?
Erosketak edozein momentutan jasotzeko aukera, zure erritmora.
Beasaingo merkataritza sustatzen duzu.
Ingurumena zaintzen duzu, banaketa eraginkor eta jasangarriago bati esker: Garraiolariek zein Txitako bizikleta banatzaileek lehen saiakeran entregatuko dute zure erosketa.