Definizioa

Gizarte Zerbitzuak publikoarentzako zerbitzu tekniko erregular eta jarraituak dira. Arazo sozial zehatzak jorratzeko programak eta baliabideak daude zerbitzu horietan, Gizarte Ongizatea lortu edo hobetzeko helburuarekin.

Gizarte Ongizate Zerbitzua herri osoarentzako udal zerbitzua da. Bereziki, beharrak dituzten pertsonei eta bizitza-proiektua modu autonomoan garatzeko zailtasunak dituzten pertsona, familia eta taldeei zuzendurik dago. Gizarte Zerbitzuen funtzio nagusiak:

  • Gizarte baliabideen berri eman eta orientabideak ematea.
  • Eskaeren diagnosiak eta balorazioak egitea.
  • Gizarte eta familia arloko esku-hartze proiektuak prestatu eta egitea.
  • Laguntza eta gizarte baliabideen tramitazioa kudeatzea.
  • Prebentziorako eta gizarteratzeko proiektu eta zerbitzuak kudeatzea.