ALKATEAREN AGURRA

 

Bisitari agurgarri horialkatearen argazkia

Bistan duzun atari berri honetara ongietorri

Sartu eta zure etxean bazaude bezala ibili. Ezagutu txoko guztiak eta erabili web-gune berritu honekin eskaini nahi dizkizugun zerbitzu guztiak.

Gure asmoa hori baita, bisitari zein herritar, Beasaingo Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen jakitun eta erabiltzaile izan zaitezela zugandik gertu senti gaitzazun.

Egunero datoz aldaketak eta zer esanik ez teknologia berrien mundu honetan. Horregatik Beasaingo Udalaren interneteko web orriak ere bere berritua behar zuen.

Hemen izango duzu gure egunerokotasunen berri. Gure zereginen informazioa, herria ezagutzeko bidea eta nola ez edonon zaudela ere gurekin harremanetan jartzeko aukera.

Izan ere gaurko beharrek hala eskatuta, bulego birtuala on-line zabalik behar du egon 24 orduetan. Gure ahalegina bide horretan doa, beasaindarren ongizatearen alde pausoak ematen jarraitzea.

Beraz, aurrera, zure ekarpenak eta iritziak gureganatzeko bide hau urratu eta “nabigatu” geure ontzi berri honetan.

 

Aitor Aldasoro Iturbe

Alkatea