Helburuak

 

  1. Autonomia pertsonala bultzatu eta mendekotasuna duten pertsona eta familiek dituzten beharrei erantzutea. Autonomia da pertsona batek erabakiak hartzeko edo ekintzak bere kabuz egiteko duen gaitasuna, beste inoren laguntzarik gabe.
    Mendekotasuna adinaren, gaixotasun baten edo ezintasun baten ondorioz pertsonak duen egoera da, denboran irauten duena. Arazo horrekin batera, autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo zentzumenezkoa galtzen bada, beste pertsona baten arreta edo laguntza behar izaten dute.
  2. Pertsonen babesgabetasuna prebenitzea eta, ematen bada, egoera horretan sortutako beharrei erantzutea.
    Gizartean hainbat kolektibo daude: adineko pertsonak, adin txikikoak, tratu txarren biktimak... Horiek babes sozial gehiago behar dute.
  3. Pertsonen bazterkeria prebenitu eta erantzuna ematea; pertsona, familia edo taldeen gizarteratzea ziurtatuz.
    Gizarte-bazterkeria desabantaila ekonomiko, profesional edo politiko batek eragindako egoera soziala izan daiteke, edo estatus
    sozialak eragindakoa. Pertsona batek edo talde batek funtzionamendu sozialaren parte izateko (gizarteratzeko) dituen zailtasunen ondorioz geratzen da.

HARREMANETARAKO DATUAK:

943 02 80 75 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.