Udalerri gipuzkoar baten historia
Historia de un municipio guipuzcoano
Argitalpen urtea: 1987
Egileak:
JUAN JOSE GOZALO RODRIGUEZ
JOSEAN MUGICA ALUSTIZA
MERCEDES URTEAGA ARTIGAS
JOSETXO ZUFIAURRE GOYA
Zuzendari eta Koordinatzailea: MIGUEL ANGEL LOPEZ GONZALEZ
Herri baten historia ezagutzeko, ezinbestekoa da herriak bere bizi-esperientzia burutzen duen marko geografikoa aztertu eta ezagutzea. Hori dela eta, liburu honen hasieran, herriko marko geografiko eta geologikoaren deskribapena aurkituko dugu. Jarraian, herriaren historiari lotutako beste hainbat gai jorratzen dira, ekoizpeneko sektoreak -nekazaritza, industria eta merkataritza -, ofizioak, demografia, etapa historikoak, artea eta etnografia.
Hau guztia osatzeko, agirien eranskin bat eta euskarazko hiztegitxo bat dugu amaieran.
Liburua euskaraz eta gaztelaniaz dago idatzita, eta testu idatzia hobetu ulertzeko lagungarri diren argazki eta grafikoz hornituta.
Agortuta