BEASAINGO PAPERAK

Beasaingo Paperak izeneko bildumaren argitalpenarekin Beasaingo Udalak, Kultura Sailaren bitartez, herriko historia bere arlo desberdinetan ezagutzera eman eta zabaltzeko lana bultzatzen du.

Bildumako lehen alea 1992an argitaratu zen eta Beasaingo Elkarte herrikoiak izan zuen gaitzat.

Geroztik, urtero aurkeztu dira hainbat argitalpen Udazken Kulturala izeneko hamabostaldiaren barruan.

Bilduma honen argitalpenak, etorkizunari ekiteko beti ere bere nortasun-ezaugarriak ezagutu beharrezkoak dituen gure gizarteak bere jatorria sakonago aztertzeko eta horren ondorioz kultur arloan aberasteko lagundutzen du.

Beasaingo Paperak bildumaren argitalpen guztiak:

IzenburuaArgitarapen urteaEgilea
Beasaingo elkarte herrikoiak 1992 Elkarteak
Jesús Larrañaga 1993 José Antonio Egido
Industrializazio prozesua eta gizarte modernizazioa Beasainen (1860-1936) 1994 José Gabriel Zurbano Melero
Beasaingo kale-izenen historia 1995 José Zufiaurre Goya
"Fabrika haundie": Beasaingo Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesen historia 1995 Elena Legorburu Faus
Gipuzkoar ezezaguna loinazko San Martin Amunabarroko semea: IV 1997 Martin Mendizabal
Beasaini buruzko monografia etnografikoa 1998 José Zufiaurre Goya
IGARTZA: Historia eta kultur ondarea 2000 Juantxo Agirre Mauleon eta abar
BEASAIN 1900-2000.- Ehun urteko historia irudietan 2001 Fernando Laborde eta Martin Garcia
Errotak eta energia berriztagarriak Euskal Herrian 2002 Juantxo Agirre Mauleon eta abar
Pilota Beasainen 2003 Igor Bueno Artola
Dantza Beasainen: Aurtzakak 25 urte 2004  
Sociedad Deportiva Beasain Kirol Elkartea. Atzokoak eta gaurkoak 2005  
Beasaingo Musikak 2006  
Beasaingo Euskara 2007  
Beasainek bere bilakaera garraiobide eta industriari zor, 1840-1940 2008  
Beasaingo urak 2009  
Beasaingo mugak 2010  
Astigarreta 2012