Goiekik, Goierriko 18 udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin elkarlanean, Goierriko Energia Bulegoa sortu eta martxan jarri du.

Zer zerbitzu emango da?

Zerbitzua Beasain eta Goierri eskualdeko herritarrei zuzendua egongo da. Herritarrei energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzeko gunea izango da. Bertan, gai hauek landuko dira:

  • Argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu.
  • Tramiteen kudeaketan lagundu: kontratu aldaketa eta potentzia aldaketa.
  • Bono sozialaren eta diru laguntzen inguruko informazioa eman.
  • Energia aurrezteko aholkuak

Etorkizunean, beharren arabera, landuko diren gaiak zabaltzen joango dira. Gai hauek energia berriztagarriak, auto-kontsumoa, komunitate energetikoen garapena, instalakuntza efizienteak, eraikuntza birgaitzeak eta mugikortasun jasangarria izan daitezkeela aurreikusi da.

Non eta noiz eskainiko da zerbitzua?

Energia Bulegoa 2023ko azaroa amaieran jarri da martxan eta aurrez aurrekoa, doakoa eta ibiltaria izango da. Horrez gain, emailez edo telefonoz kontsultak egiteko aukera egongo da.

Aurrez aurreko zerbitzua Beasainen asteazkenetan eskainiko da goizez 10:00etatik 14:00etara, Martina Maiz, 3 helbidean, bake epaitegia dagoen tokian.

Goizez eskainiko den ordutegi honetaz gain, arratsaldez 15:00etatik 17:30etara astelehenetik ostegunera: Goiekin. Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia.

Kasu guztietan, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da: zuzenean bulegora joanda, email bidez edo telefonoz.

Harremanetan jartzeko:

  • Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Telefonoa: 843 739 988