Ordenantza alegazio fasean aurkitzen da eta jendaurrean egongo da martxoaren 15a arte behin-betiko onespena jaso aurretik

Herritarrek eginiko iradokizunen ondoren, Gipuzkoa plazan egoiliarrentzako plaza kopurua %50 handituko da

Trafiko eta aparkalekuen ordenantza berriak beste urrats bat eman du behin betiko gauzatu aurretik. Udalbatzaren osoko bilkurak, trafiko eta aparkalekuen ordenantzari (TAO) kontsulta epean aurkeztutako iradokizunen ebazpena egin du eta dokumentu eguneratuari haserako onespena eman dio. 

Egoiliarrentzako aparkaleku gehiago 

Onartutako iradokizunen baitan, araudian txertatu diren baldintza berriak hauek izan dira besteak beste; larunbat goizetan TAO zerbitzua 09:00etatik 13:00etara mantenduko da eta Loinatz landa auzoko bizilagunak, egoiliarrentzako aparkamendu baimenaren onuradun posibleen artean sartuko dira. Bestalde, Udalak zorrotz aztertu du Gipuzkoa plazako erabilera, ordu-tarteka, baita erabiltzen duten erabiltzaileen ibilgailuen ehunekoa ere. Ondorioz, bertakoentzako izango diren aparkaleku kopurua 80tik 120ra pasatuko da, alegia %50 handituko da (aparkaleku perimetral guztiak eta Zaldizurreta 9-19 atzea barne).

Hori horrela, onartutako iradokizunak txertatuta, TAOren ordenantza aldaketari hasierako onespena eman zaio eta jendaurrean jarri da 30 laneguneko epean alegazioak aurkezteko. Epe horretan ez bada inolako alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin-betiko onartua geratuko da.

Sektore berria eta mugikortasun aktiboa

Egun, Ezkiaga eta erdiguneko TAO sektoreak bereizten diren bezala, ordenantza berriak hirugarren sektore bat sortzea proposatzen du Barrendain plazatik gora. Hain zuzen ere, Garmendia-Otaola ardatzetik mendebaldera Dolarea parkera arte gelditzen den eremua; Dolarea kalea 12-13 eta Foru kalea 74 izango lituzke muga. Horrela hiru TAO sektore desberdin egongo lirateke udalerrian: Ezkiaga (ZE), egungo erdiguneko TAO eremua (S1) eta proposatzen den eremu berria (S2). 

Sektoreka banatzearen helburua, egoiliar baimena udalerri barneko desplazamenduak autoz egiteko tresna ez bilakatzea da. Horrela, egoilarrak gune urdinean edo egoiliarren aparkaleku berezietan aparkatu ahal izango dute, beti ere bakoitzari dagokion sektorean. Ezinbestekoa den kasuei begira, egoilarrek eta beste edonork S1 eta S2 sektoreetako gune berde, urdin, eta marroietan 20 minutuz doan aparkatu ahal izango dute, betiere txartela aterata. Malgutasun hau eskaintzearen arrazoia, garraio astun, presazko zerbitzu edo mugikortasun murritzeko pertsonak jasotzeko ibilgailu bidezko barne-desplazamenduak erraztea da.

TAO zerbitzua mugikortasun aktiboaren aldeko tresna baliagarri bilakatu nahi da eta zentzu horretan, S2 sektore berriak Beasaingo oinezko edo bizikleta bidezko desplazamenduak sustatzeko helburua ere beteko du.

Herri barruko trafikoa arindu

Kontuan izanda Beasain eskualdeko industria, zerbitzu eta garraio publikoen topagune dela, egunero inguruko herrietatik iristen den auto kopurua altua da.  Honek, bereziki udalerriaren erdigunean eta Barrendain plaza inguruan eragiten du.

Antolamendu berriarekin, ibilgailua Bernedoeneako, Gipuzkoa plazako eta Gernika pasealekuko aparkalekuetan uzteko ohitura indartu nahi da. Beasaingo errepide sarrera-irteeretatik gertu egoteaz gain, herri erdigunetik ere hurbil daude. Aparkaleku plaza kopuru altua eskaintzen dutenez, baldintza aproposak ematen dira kanpotik datozen ibilgailuak bertara bideratzeko. Horrela herri barruko trafikoa murriztuko litzateke, bide segurtasunean eta airearen kalitatean positiboki eragingo luke.

Bernedoeneak doako aparkaleku izaera mantenduko luke 318 plazarekin. Gipuzkoa plazan egoilarrentzako aparkalekuak gune berdearekin konbinatuko lirateke (120 eta 145 plaza hurrenez-hurren) eta Gernika pasealekuan 26 plaza berde eta 90 urdin eskainiko lirateke. 

Aparkaleku guztietan lehen 20 minutuak doan

Hauek izango dira koloreen arabera aparkaleku ezberdinetako ezaugarri nagusiak, non guztietan lehen 20 minutuak doan izango diren. 

Gune marroia (txandakatze altukoa): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 120 minutu aparkatu ahalko da. Egoiliar txartelarekin ezingo da aparkatu. Gernika pasealekuko frontoi atzea, Barrendain plaza eta Anbulategia.

Gune urdina (txandakatze ertainekoa): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 240 minutu aparkatu ahalko da. Goiz edo arratsaldeko ordutegi blokeak osatzeko aukera. Egoiliar txartelarekin aparkatu ahal izango da, betiere sektore berekoak badira. Erdigunean, S1 eta S2 sektoreetan kokatzen da.

Gune berdea (txandakatze baxukoak, aparkaleku disuasorioak): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 450 minutu aparkatu ahalko da, egun osoa. Egoiliar txartelarekin ezingo da aparkatu. Landa-auzoetako herritarrak salbuespena izango dira. Gipuzkoa plaza eta Gernikako pasealekua.

Gune gorria (Ezkiaga): Orain arte bezala. Ezkiaga auzoko egoiliarren ibilgailuak baino ezin dira aparkatu eta ordutegi berezia izango dute: astelehenetik ostiralera 23:00etatik 08:30era. Ezkiaga (ZE) sektorea.

Egoilarren gunea B-R (berria): S1 edo S2 sektoreetan txarteldun egoiliarrek soilik aparkatu ahal izango dute urte guztian zehar, 24 orduz. S1 sektoreko egoiliarrek ezingo dute S2 sektoreko egoilarren plazetan aparkatu eta alderantziz.

Alegazioak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaituko da eta IGunean presentzialki edo online Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bitartez egin ahal izango dira. Epe guztiak betez gero, ordenantza berria irailean sartuko da indarrean.

Beasaingo Udalak 2022 eta 2023ko esperientziari jarraipena eman eta urtarrilaren 8tik aurrera Partecar aplikazioaren erabiltzaileei berriro hobaria emango die

Autoa partekatuz, pertsonak kontaktuan jartzeko aukera errazteaz gain, gastuak partekatu, denbora aurreztu eta trafikoa eta isurpen kutsatzaileak gutxitzea da helburua

Aplikazioari esker, orain arte 165.000 km baino gehiago partekatu dira desplazamenduetan eta 25.000€ euro inguru aurreztu dira erregaian

Urte luzea pasa da Beasaingo Udalak, Hoop Carpool mugikorrentzako aplikazioarekin lankidetzan, ParteCar ekimena jarri zuela abian. Beasaindarrek tresna erabilgarri eta erraz baten bidez, egunero lanera, unibertsitatera edo beste helmuga batzuetara egiten dituzten joan-etorrietan autoa partekatzea da aplikazioaren helburua. Bai Beasaingo udal aplikaziotik edo zuzenean Play Store edo App Store bidez, Hoop Carpool aplikazioa mugikorrean deskargatu ondoren, erregistratu eta jarraian BEASAIN22N kodea sartu beharko da onurez aprobetxatzeko.

Udal hobaria berriro martxan

Beasaingo Udala ingurumenarekin eta garapen jasangarriaren helburuekin konprometitutako erakundea da, helburu horiek eragin zuzena baitute guztion ongizatean eta etorkizunarekin. Hori lortzeko, mugikortasun jasangarriaren alde eginez, autoa partekatzeko egitasmo honi bultzada ematen jarraitzea du xede eta iaz bezala, berriro sarituko ditu aplikazioaren erabiltzaileak. Horregatik, ParteCar - Hoop Carpool aplikazioaren bidez, Beasain abiapuntu edo helmuga duten ibilbideetako gidariei zein bidaiariei, % 50eko hobaria emango zaie (gehienez 2 € ibilbide eta bidaiari bakoitzeko), sustapenak dirauen bitartean.

Ekimen arrakastatsuaren kopuruak

Partecar ekimenak orain arte 270 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta aplikazioan. Kopuruei dagokionez, orain arte 165.000 km baino gehiago partekatu dira desplazamenduetan, eta 24.000 kg CO2 eta 79.000 kg NOx baino gehiago eguratsera ez isurtzea lortu da. Guztira 3.800 bidaia baino gehiago partekatu dira eta 2.135 bidaiari-ibilbide eta 2.698 gidari-ibilbide argitaratu dira. Alderdi ekonomikoari dagokionez, ParteCar bitartez 25.000 euro inguru aurreztu dira erregaian.

Ekimenaren helburua da herriko ibilgailu pribatuen okupazio-tasa hobetzea eta emisioak murriztea, jakinda garraio publikoaren sareak ez duela beti aukera eraginkorrik ematen beasaindarrak beren egunerokoan lanera edo ikasketa zentroetara joan ahal izateko. Gainera, Beasainen badira mugikortasunaren ikuspegitik zailtasunak dituzten landa-auzo batzuk, eta tresna honen bidez, beste aukera bat eskaini nahi zaie bertako biztanleei. Gastuak partekatzeko aukera bat ere eskaini nahi da, etxeko ekonomiei arnas pixka bat emanez.

Ingurumenaren alde

Beasaingo Udalak ezartzen duen ekintza bakoitzean, planeta jasangarriagoa, seguruagoa eta oparoagoa sortu nahi du herritar guztientzat. Hori horrela,

egunero autoa partekatzean, errepideetako ibilgailuen kopurua murrizten da, aparkalekuen gaineko presioa arintzen da eta airearen kalitatea eta, ondorioz, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dira. Halaber, hirietan eta periferian mugikortasun jasangarria bultzatzen laguntzen du, eskura dauden baliabideak modu eraginkorrean erabiliz. Eta, azkenik, CO2 isurketak murrizten dira.

Bertako erakunde batek Euskadin proiektu hau abian jarri zuen lehenengoa izan zen Beasaingo Udala. Honen bidez, antzeko errutinak dituzten pertsonei kontaktuan jartzeko aukera erraztu nahi zaie, eguneroko joan-etorrietan autoa partekatu ahal izan dezaten. Horrela, gastuak partekatuko dituzte erregaiaren kostuaren igoerari aurre eginez, denbora aurreztuko dute eta isurpen kutsatzaileak gutxituko dituzte.

Mugikortasun Jasangarrirako Planaren idazketatik eratorritako aparkalekuen azterketak, TAO ordenantzaren berrantolatzea ekarri du

Berrikuntzen artean, Barrendaindik gora TAO eremua handitzea, erdigunean egoilarrentzat aparkaleku bereiztuak sortzea eta landa-auzoetako herritarrei aparkaleku baimena izateko aukera ematea aurkitzen dira

Udal webgunean argitaratutako dokumentuari iradokizunak egin ahal izango zaizkio abenduaren 14a bitartean, Igunea edo egoitza elektronikoaren bitartez

2022an Beasaingo Udalak Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren (HMJP) idazketa hasi zuen. Besteak beste, trafikoaren neurketa, bidegurutzeen azterketa, herritarrei egindako inkesta eta parte-hartze tailerrak burutu ziren. Beasainen ordurarte mugikortasun ikuspegitik egindako lanketarik sakonena izan denak utzitako diagnosiaren ondorioen artean, Beasainen aparkaleku faltarik ez dela adierazten da: erroldatutako ibilgailu kopurua 7.358 da eta aparkaleku publiko eta pribatuen plaza kopurua 10.827.

HMJP-k utzitako datu hauek ikusita, kopuru orokorrak horiek izan arren, urte hasieran udal gobernuak TAO ordenantzaren zirriborroa egituratzen duen aparkaleku egoeraren diagnosi eta esku-hartze plan bat egiteko lana esleitu zuen. 

Aparkaleku azterketaren ondorio nagusiak hiru dira. Lehena, Renfe-ko geltokiaren eraginez Barrendain inguruan aparkaleku-tentsio altu bat sortzen dela, kanpotik datozen autoak eta Oriamendi-Foru-Nekolalde kaleetan dagoen aparkaleku eskaintza murritzagatik. Bigarrena, Gipuzkoa plazako aparkalekua gutxi erabiltzen dela; egunean zehar bataz-beste 65 plaza egoten dira hutsik. Eta hirugarrena, Gernika pasealekuko gune marroiak ez duela espero bezala funtzionatu eta berrikuspen bat eskatzen duela.

Aparkaleku tentsioari dagokionez errealitate desberdinak daude eremuka aztertuz gero. Alde Zaharra, Oriamendi eta Nekolalde kaleetako inguruak eta Ezkiaga auzoa dira egoera kaxkarrena agertzen dutenak. Baina diagnosi osatuagoa egiteko kontuan izan behar da Beasain eskualdeko industria, zerbitzu eta garraio publikoen topagune dela eta ondorioz, egunero ondoko herrietatik iristen diren auto kopurua altua dela. Azken egoera honek, bereziki eragiten du Alde Zaharrean eta Barrendain plaza inguruan.

TAO sektore berria

Egun, Ezkiaga eta erdiguneko TAO sektoreak bereizten diren bezala, ordenantza berriaren zirriborroak hirugarren sektore bat sortzea proposatzen du Barrendain plazatik gora. Hain zuzen ere, Garmendia-Otaola ardatzetik mendebaldera Dolarea parkera arte gelditzen den eremua; Dolarea kalea 12-13 eta Foru kalea 74 izango lituzke muga. Horrela hiru TAO sektore desberdin egongo lirateke udalerrian: Ezkiaga (ZE), egungo erdiguneko TAO eremua (S1) eta proposatzen den eremu berria (S2). Sektoreka banatzearen helburua, egoiliar baimena udalerri barneko desplazamenduak autoz egiteko tresna ez bilakatzea da. Horrela, egoilarrak gune urdinean edo egoiliarren aparkaleku berezietan aparkatu ahal izango dute, beti ere dagokion sektorean.

Ordutegian aldaketa kontziliazioa errazteko

Ordenantzaren zirriborro berrian TAO zerbitzua astelehenetik ostiralera mugatzea proposatzen da, egun dagoen larunbat goiza kanpoan utziz. Datuei erreparatuz, larunbat goizetan inguruko herrietatik jasotzen den aparkaleku presioa ez da azpimarragarria eta ondorioz, ez da zerbitzua ezinbestekoa izaten. Bestetik, ordutegi orokorraren moldaketa proposatzen da; arratsaldean zerbitzua ordu erdi lehenago amaituko litzateke (9:00-13:00 / 16:00-19:30). Beasainen, kontziliazio erantzukidearen ikur den Herrilab proiektuak merkataritza lehenago isteko aukera ematen duen antzera, TAO zerbitzua modu berean 19:30ean amaituko litzateke.

Aparkaleku guneen ezaugarriak

Gune marroia (txandakatze altukoa): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 120 minutu aparkatu ahalko da. Egoiliar txartelarekin ezingo da aparkatu. Gernika pasealekuko frontoi atzea, Barrendain plaza eta Anbulategia.

Gune urdina (txandakatze ertainekoa): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 240 minutu aparkatu ahalko da. Goiz edo arratsaldeko ordutegi blokeak osatzeko aukera. Egoiliar txartelarekin aparkatu ahal izango da, betiere sektore berekoak badira. Erdigunean, S1 eta S2 sektoreetan kokatzen da.

Gune berdea (txandakatze baxukoak, aparkaleku disuasorioak): lehen 20 minutuak doan izango dira eta gehienez 450 minutu aparkatu ahalko da, egun osoa. Egoiliar txartelarekin ezingo da aparkatu. Landa-auzoetako herritarrak salbuespena izango dira. Gipuzkoa plaza eta Gernikako pasealekua.

Gune gorria (Ezkiaga): Orain arte bezala. Ezkiaga auzoko egoiliarren ibilgailuak baino ezin dira aparkatu eta ordutegi berezia izango dute: astelehenetik ostiralera 23:00etatik 08:30era. Ezkiaga (ZE) sektorea.

Egoilarren gunea B-R (berria): S1 edo S2 sektoreetan txarteldun egoiliarrek soilik aparkatu ahal izango dute urte guztian zehar, 24 orduz. S1 sektoreko egoiliarrek ezingo dute S2 sektoreko egoilarren plazetan aparkatu eta alderantziz.

Orain, ordenantzaren lehen bertsioa jarri da jendaurrean herritarren ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko abenduaren 14a arte presentzialki IGunean edo online Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bitartez. Iradokizun eta alegazio faseen ondoren, ordenantzaren izapidetzea martxoan amaitzea aurreikusten da.

2002an abian jarrita, Europar Batzordeak sustaturiko programa bat da CIVITAS ekimena, mugikortasun eta hiri eredu jasangarrien aldeko ekimenak saretu eta bultzatzeko

Klima krisiari aurre egiteko, mugikortasuna deskarbonizazioaren erdigunean jartzeko konpromiso politikoa sustatzen du

Iberiar penintsularako 2023an osatu berri den sarearen topaketan parte hartu du Beasaingo Udalak

Ingurumena gehiago babestuko duen udalerri jasangarriago eta garbiago baten alde, hiri-mugikortasunean urratsak emanez darrai Beasaingo Udala. Azken erabakia, iragan osoko bilkuran hartu zuen aho batez CIVITAS adierazpena onartzean. Beasain honela, europar programa honetara batzen den Euskal Autonomia Erkidegoko bosgarren udalerria izango litzateke hiru hiriburuak eta Irunen ondoren.   

Mugikortasun eredu eta teknologia berriak, udalerriek klima-krisiari aurre egiteko dituzten tresna garrantzitsuenetako bat dira. Beasainen kasuan garrantzitsuena. Izan ere, 2023an Udalak osatu duen Energia eta Klima Aldaketaren Aurkako planarekin bat, beasaindarrok isurtzen ditugun berotegi efektuko gasen %73 zuzenean mugikortasunarekin lotuta daude, alegia, ibilgailu pribatuaren gehiegizko erabilerarekin.

Errealitate honen aurrean, udal gobernuak 2023-2027 legealdiaren lehentasunetako bat bezala ezarri du mugikortasun jasangarria ahalbidetuko duten azpiegiturak bultzatu eta herritarren artean desplazatzeko ohituren aldaketarako pedagogia ekintzak martxan jartzea. Hain zuzen ere, testuinguru honetan eman da Beasaingo Udala Europar Batzordearen CIVITAS ekimenari atxikitzea.

CIVITAS hirien sarea

CIVITAS ekimena, 2002an Europar Batzordeak mugikortasun eta hiri eredu jasangarrien aldeko ekimenak saretu eta bultzatzeko abian jarritako programa da. Erakunde europarraren ekimenen ikurretako bat da herrialdeko 350 hiri baino gehiago biltzen dituena. 

CIVITAS ekimenak mugikortasun jasangarria bultzatzeko irtenbide berritzaileak probatu eta hedatu nahi dituzten duten hiriak babestea du helburu. Programa hau Europako Mugikortasun eta Garraio Zuzendaritza Nagusiak (DG MOVE) finantzatua da eta proiektuaren inplementazioa Europako Klima, Azpiegitura eta Ingurumen Agentzia Exekutiboak (CINEA) gainbegiratzen du.

Helburuak eta konpromisoak

Helburu nagusien artean, egitasmo honek lau azpimarratzen ditu: Garraiobide jasangarrien banaketa modala handitzea lortzea, mugikortasun aktiboa eta partekatua handitzea, hiri jasangarritasunaren politikak garatzeko beste hiri batzuekin elkarlanean aritzea eta guzti honetarako metodo integratu bat jarraitzea.

Atxikitzearekin, ekimenaren estrategia eta helburuak aktiboki babesteaz gain, Beasainek komunitateko kide gisa hainbat konpromiso hartzen ditu. Besteak beste, hiriaren ordezkari bat CIVITAS foroaren hitzaldietara joango da eta udalerriko mugikortasun politika, ekimen eta teknologiei buruzko informazioa CIVITAS web plataformara igoko da.

CIVINET Iberia

CIVINET-ak hiri eta erakunde garrantzitsuenen sareak dira, CIVITAS-en hiri-mugikortasun iraunkorraren ikuspegia sustatzen dutenak. Eskualdeen arabera bereizita eta hizkuntzaren arabera multzokatuta, CIVINETeko kideak elkarrekin lan egiten dute, bai Europan bai nazio mailako garraio politikan, legedian eta finantzaketan parte hartzeko. Iberiar penintsularako 2023an osatu berri den sarea CIVINET Iberia da, bertako ordezkarien artean Beasaingo Udaleko Lurraldea saileko burua aurkitzen da, Adur Ugartemendia. 

Pasa den urriaren 3an Iberiar penintsulako CIVINET enabaxadoreen lehen bilera egin zen Sevillan, Urban Mobility Days 2023 kongresuaren bezperan. Bertan ikuspegi desberdinak elkarbanatzeaz gain, Beasaingo Udala mugikortasun eta hiri-eredu jasangarriaren arloan martxan jartzen ari den egitasmoen berri emateko aukera izan zuen Ugartemendiak.

civinet 2023 8Adur Ugartemendia, Lurraldea arloko burua CIVINETen emandako hitzaldian

civinet 2023 1CIVINET iberiar penintsulako sarearen topaketan parte hartu zuten hirietako ordezkariak