Lurraldea

Arduradun Politikoa Lehendakaria (Leire Artola)
Arduradun Teknikoa Idazkari eta Kontuhartzailea

 

EGINKIZUNAK

  1. Hirigintzaren antolamendua, kudeaketa,  exekuzioa eta diziplina. 
  2. Etxebizitzen   plangintza, programazioa   eta   kudeaketa,   eta   babes   publikoko etxebizitzen plangintzan parte hartzea. 
  3. Udalerriarenak diren herri barruko bide publikoak eta baserri-bideak antolatzea eta kudeatzea (kontserbatzea eta mantentzea barne).  
  4. Bidaiarien hiri barruko garraio publikoa –garraiobidea edozein dela–antolatzea, planifikatzea, programatzea, kudeatzea eta sustatzea, eta horien inguruko diziplina ezartzea, betiere garraioa udalerriaren barruan egiten bada osorik. 
  5. Udal-ondare historikoa babestea eta kontserbatzea, eta babes-plan bereziak eta katalogoak egitea eta onartzea.  
  6. Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta. 
  7. Zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea hiri-erabileradun uraren ziklo integralean. Honako hauek daude barne hartuta: uraren goi-hornidura; uraren behe- hornidura; saneamendua edo biztanleguneetako hondakin-uren  eta euri-uren bilketa, eta hiriko hondakin-uren arazketa. 
  8. Argiteria  publikoa,  bide-garbiketa,  biztanleguneetako  sarbideak  eta  kale-zoladura antolatzea eta kudeatzea, eta zerbitzu horiek ematea.  
  9. Udal-hondakinak edo hiri-hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzuak antolatzea, kudeatzea, ematea eta kontrolatzea, eta hondakin gutxiago sortzeko plangintza, programazioa eta diziplina ezartzea.  
  10. Hilerrien eta hileta-zerbitzuen antolamendua, plangintza eta kudeaketa, baita osasun arloko kontrola ere. 
  11. Landa ingurua  eta mendietan egiten diren jarduerak eta erabilerak antolatzea, kudeatzea eta zaintzea, arlo horretan lurralde historikoek dituzten eskumenak eragotzi gabe. Sarbideak antolatzea eta haien garbiketa-zerbitzua ematea. 17.1.29

Eskumen hauen garapenaren inguruan:

  1. Giza baliabide eta materialaren antolakuntza eta kudeaketa.
  2. Kudeaketa ekonomikoa: aurrekontuen gauzatzea.

SAILAK

  • Hirigintza

  • Obra eta Zerbitzu

  • Udaltzaingoa