Faseak

PLAN OROKORRA IDAZTEKO PROZESUA

Beasaingo H.A.P.Oa idazteko prozesuak zazpi fase ditu.

 

1. Fasea. Informazioa eta diagnostikoa [AMAITUA]

H.A.P.Oa idazteko beharrezkoa den informazioa lortzeko helburua du, biztanleria, etxebizitza, ingurumena, ekonomia, hirigintza garapena eta ezargarria den legeriaren arloetan.

Fasearen dokumentazioa

 

2. Fasea. Plangintzaren aurrerakina [MARTXAN]

Fase garrantzitsuena da. Fase honetan H.A.P.O. idaztea ahalbidetuko duten irizpideak eta helburuak zehazten dira eta hirigintza-antolamenduaren aukera eta bideragarriak diren proposamenen artean aukera bat hautatzen da.

pdf Beasaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakina jendaurrean jartzea (71 KB)

 

3.Fasea. Aurrerakinaren jendaurreko erakustaldia

Hautatutako aukera jendaurreko erakustaldian jartzen da herritarrek nahi dituzten iradokizunak egin ditzaten.

 

4.Fasea. Hasierako onespena

Herritarren eta prozesuan parte-hartzen duten erakundeen ohar eta iradokizunak aztertuta, Udalak hasierako onespena emango dion H.A.P.Oaren lehenengo dokumentu osoa idazten da. Herri-administrazioei emango zaie onespenaren berri, ezagutu eta txostena egin dezaten.

 

5.Fasea. H.A.P.Oaren jendaurreko erakusketa

Hasierako onespena duen dokumentua jendaurreko erakustaldian jartzen da herritarrek nahi dituzten iradokizunak egin ditzaten.

 

6.Fasea. Behin behineko onespena

Beste fase garrantzitsu bat da. Jendaurreko erakusketan sortutako alegazioak eta oharrak ebazten dira eta Foru Aldundiaren organo eskudunak idatzitako ingurumen-memoria txertatzen da H.A.P.O.an. Behin behinekoz onartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordera igortzen da agiria.

 

7.Fasea. Behin betiko onespena

Behin dokumentuak oniritzi guztiak dituela, behin betikoz onartzen da H.A.P.Oa eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.