MINUSBALIOTASUNA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUA DAGOEN GARRAIORAKO LAGUNTZA EKONOMIKOA DA, PROGRAMA OKUPAZIONALETARA JOATEKO.
Laguntza hau, Beasainen bizi eta erroldatuta izanik, minusbaliotasuna duten pertsonei zuzendua dago, betiere, garraio publikoa erabili ezinagatik, programa okupazionaletara joateko ezinbestean garraio pribatua erabili behar badute.
UDAL KIROLDEGIKO TARIFA ETA TASEKIN LOTUTAKO LAGUNTZAK, BERTAKO ZERBITZUAK ERABILTZEAREKIN LOTUTA.
Laguntza hauek egoera ahulenean dauden udalerriko kolektiboei zuzendua dago eta helburua ondokoek eragindako zama ekonomikoa murriztu edo desagerraraztea da:
- Ohiko etxebizitzako ur eta zaborraren gastuak.
- Udal kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko tarifen ordainketak.
Nori zuzendua dago?
- Laguntza hau jaso ahal izateko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituzten pertsonei, baldin eta eskaera egin baino 6 hilabete lehenagotik, gutxienez, Beasainen bizi eta erroldatuta badaude.
ESPETXEETAN PRESO DAUDEN PERTSONEN FAMILIENTZAKO BANAKAKO GARRAIO-LAGUNTZA
Laguntza ekonomikoa da. Espetxeetan zigorra betetzen ari diren presoei bisitak egiteko senideek dituzten garraio-gastuak estaltzeko erabiltzen da.
Nori zuzendua dago?
- Euskal Herritik kanpoko kartzela batean zigorra betetzen duten presoen senideei. Preso dagoen pertsonak zein senideak Beasainen erroldatuta egon beharko dute.
MENDEKOTASUNEN BAT DUTELAKO HEZIKETA TERAPEUTIKO PROGRAMETAN PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO LAGUNTZA EKONOMIKOA
Laguntza ekonomikoa da. Programa terapeutikoetara joateko gastuak, eta komunitate terapeutikoan egonez gero, premia pertsonalerako gastuak estaltzeko erabiltzen da.
Nori zuzendua dago?
- Gipuzkoako zentro publiko edo itundu batean programa terapeutikoa burutzen ari diren eta mendekotasunen bat duten pertsonei, baldin eta eskaera egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Beasainen bizi eta erroldatuta badaude
ESTIMULAZIO-ERREHABILITAZIO PROGRAMAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK
Laguntza ekonomikoa da. Garapen arazoak dituzten adin txikiko pertsonentzako estimulazio-errehabilitazio programekin lotutako gastuak estaltzeko erabiltzen da.
Nori zuzendua dago?
- II edo III graduko menpekotasun-balorazioa jaso duten adin txikikoei, betiere, gutxienez, eskaera egin baino urtebete lehenagotik Beasainen erroldatuta badaude.