Tratu txarren biktima diren emakumeentzako zerbitzua

LAGUNTZA JURIDIKOA
Doako kontsulta juridiko bat da, gai hauetan orientatzeko: banantze prozesua, umeen zaintza, ondarea, ordainezko pentsioa...

Nori zuzendua dago? 

  • Gipuzkoan bizi eta erroldatuta izanik, genero-indarkeriaren, etxeko indarkeriaren edo eraso sexistaren biktima izan diren emakumeei.

 

LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
Zerbitzu honen helburua emakumeei laguntzea da, genero-indarkeria edota askatasun sexualaren aurkako egoera bat bizi izanagatik, izan ditzaketen nahasmendu psikologiko larriak gainditzen laguntzeko. Erasoa egin duen gizonari ere eskaintzen zaio laguntza psikologikoa.

Nori zuzendua dago?

  • Gipuzkoan bizi eta erroldatuta izanik, tratu txarrak pairatu dituzten emakumeei eta erasoa egin duten (edo egiten duten) gizonei. 

 

LAGUNTZA EKONOMIKOAK

Laguntza ekonomiko hauek, genero-indarkeriaren biktima izanik, nahikoa baliabide ekonomiko ez duten, eta lana topatzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzendua dago. Helburua emakume horiek gutxieneko baliabide batzuk izatea da, eraso- tzailearengandik banandu ahal izateko eta une horretan lan munduan sartzeko dituzten zailtasunei aurre egiteko denbora eta bitartekoak izan ditzaten.

Nori zuzendua dago?

  • Euskal Herrian bizi eta erroldatuta izanik, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, baldin eta hilero jasotzen duten errentarekin lanbide arteko gutxieneko soldataren %75a gainditzen ez badute.

 

HARRERA BALIABIDEAK
Hiru motakoak dira:

  1. Berehalako harrera zerbitzua:
    Egonaldi laburreko zerbitzuak dira eta urte guztian daude irekita. Etxean indarkeria pairatu duten emakumeak berehala hartzen dituzte beren premiak baloratzen diren bitartean, gerora baliabide egokira bideratzeko.

  2. Harrera etxeak:
    Egonaldi ertain edo luzeko zerbitzuak dira, etxean indarkeria pairatu duten emakumeak babestu eta haiei aldi baterako ostatua emateko eskaerez arduratzen direnak.
  3. Harrera zerbitzuak:
    Egonaldi ertain edo luzeko zerbitzuak dira, etxean indarkeria pairatu duten eta osoko esku-hartze espezializatua behar duten emakumeak babestu eta haiei aldi baterako ostatua emateko eskaerez arduratzen direnak.

Nori zuzendua dago?

  • Etxean pairatutako indarkeriaren ondorioz, etxebizitzatik joan beharrean aurkitzen diren adin nagusiko emakumeei.