3 modalitate daude:
FAMILIA INGURUNEKO ZAINTZETARAKO ETA PROFESIONALAK EZ DIREN ZAINTZAILEEI LAGUNTZEKO PRESTAZIO EKONOMIKOA
Laguntza ekonomikoa da, menpeko pertsonarekin bizi den eta hura zaintzen duen senideak diru-ekarpena izan dezan. Eskaera menpeko pertsonak egiten du eta berari ordaintzen zaio, adin txikikoen eta judizialki ezgaitutako pertsonen kasuan izan ezik.
Nori zuzendua dago?
- Balorazioa egin ondoren, menpeko pertsona modura hartzen diren pertsonei, betiere, ezkontideak edo izatezko bikoteak edota hirugarren gradura arteko ahaidetasun familiarra duen pertsona batek zainduta badaude, eta horiek menpeko pertsonaren etxebizitzan bizi eta erroldatuta badaude.
LAGUNTZA PERTSONALERAKO PRESTAZIO EKONOMIKOA
Laguntza ekonomikoa da, menpeko pertsonak bera zaintzeko laguntzaile pertsonala kontratatzeko. Eskaera menpeko pertsonak egiten du eta berari ordaintzen zaio, adin txikikoen eta judizialki ezgaitutako pertsonen kasuan izan ezik.
Nori zuzendua dago?
- Laguntza pertsonala jasotzeko pertsona bat edo enpresa bat kontratatuko duenari, betiere, balorazioaren ondoren mendekoa dela berresten bada. Zerbitzua ematen duen pertsona 18 urtetik gorakoa izan beharko da eta ez du ahaidetasun-loturarik izango mendeko pertsonarekin (4. mailara artekoa), eta gizarte segurantzan alta egoeran egon beharko du.
ZERBITZUARI LOTUTAKO LAGUNTZA EKONOMIKOA
Mendeko pertsonak eguneko arretarako zentroan edo egoitzan jasotako zerbitzu pribatuen kostua finantzatzeko diru-ekarpena da.
Nori zuzendua dago?
- Gipuzkoan zerbitzu publiko edo itundua eskatu ostean, itxarote-zerrendan, gutxienez, hiru hilabetez egoten diren eta Gipuzkoan mendekotasuna artatzeko zentro homologatu batean zerbitzu pribatua jasotzen duten mendekotzat hartutako pertsonei.