Alojamendurik ez izateagatik edo elkarbizitzan gatazka larriak izateagatik, arriskuan eta larrialdi-egoera kritikoan dauden pertsonak edota familiak aldi baterako hartzeko ostatua da.
Larrialdi-egoerak:
- Tratu txar fisiko edo psikologikoak pairatzeagatik, familiako giroa jasangaitza denean.
- Katastrofe, sute, uholde edo antzeko fenomenoren baten ondorioz, familia-unitatea erresidentziarik gabe geratzen denean.
Nori zuzendua dago?
- Beasainen bizi eta erroldatuta dauden pertsona edota familiei, larrialdi egoeraren bat pairatzeagatik, etxebizitza baten premia dutenak.